Galeria

Emakumearen gurutzea

Muga gurutzatu genuenetik ez zen emakume bakar bat ere kalean ikusten. Eta bakarren bat ikuste zenean mamu bat zirudien, hala ere emakumea zela igartu egiten genuen.
Pakistanen sartu aurretik objetibo bat genuen:
Zergatik emakumeak beloa eman behar duten jakitea.
Egunak pasa hala, beloa deitzen diogunari eta burua bakarrik estaltzeko balio duena, ez dute hemen erabiltzen. Kriston maindira zaharra ematen dute burua  eta beraien emetasunaren edozein aztarna estaltzeko. Trapu-Maindira-Chal moduko horrek, beraien bularrak edo ixterrak sortzen dituzten bihurguneak gordetzen ditu.
Zergatiaren galderari  hiru erantzun desberdin jaso ditugu.
Batzuk, Coran-ean idatzita dagoela esaten digute eta nahiz eta “ados ez egon”, Jainloaren hitza errespetatu behar dela esan digute.
Oraindik inork ez digu erakutsi hori idatzita dagoen Coraneko horrialderik.
Beste batzuk  ez dakite arrazoia, baino horrela dela esaan eta kitto.
Emakume batzuei galdetuta ere, ez dakitela esaten digute, baino Trapu-maindire-Chal hori gabe joan ezkero, gizonak leohiak bezala begiratzen dituztela eta deseroso sentitzen direla esan digute.
Eta gizonen gehien batek, gizonak emakumea errespetatu dezan, horrela jantzita joan behar dutela esan digute?
Hori horrela entzunda, zer pentsatu ez dakidala geratzen nintzan, baino hemen denboraldi bat pasa ondoren, eta emakume batekin bidaiatu ondoren dena ulertu det.

Hemen, Pakistanen erdi eta hegoaldean erlijioak eragiten duen errepresioarengatik, gizon gehienak, eta ikasketak ez duten guztiak gaixoturik daude.

Emakume bat ikusten dutenean itxutu eta beraien Allah-k erakutsi dien balore guztiak ahaztu egiten dituzte. Horrela, emakumea errespetatzeko, ez du kaletik ibili behar, eta atera beste erremediorik ez badu, mamu bat bezala jantzita joan behar du, emakume baten hantza ez edukitzeko.

Horrela gizonak, emakumea beti edo ia beti errespetatzen du.

Emakumea beti etxean edukitze nduen gizonak, beste gizonak nolakoak diren eta nola pentsatzen duten dakienaz, bera beraietako bat baita, ez dio etxetik irteten uzten, ezta familiakoa ez den gizon batekin hitzegiten ere (begietara begiratzen ez diola uzten ez esateagatik).

Erraza da, gizonak dira arazoa dutena, baino askoz errezagoa da emakumea hankapean eduki eta Allah-k idatzi zuela esan, beraiek arazo sikologiko bat dutela aitortzea baino.

Hau nere irudipena besterik ez da. Pakistan 2008-ko Apirilaren 19an

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s