Galeria

Chitral (Pakistan)

Hasieran egin nahi ez nuena egin degu azkenean, autobus bat hartu aurrera jarraitzako.
Peshawar-era joan ginen Islamabad-tik, nahiz eta komentatzen genion jendeari ez joateko esan, bete-betean asmatu genuela ziurtatu dezaket.
Afganistaneko mugatik 45 km -tara dagoen hiri handi bat da. Afganistango errefujiatu asko dago. Handik duela 25-30 urte alde egindakoak eta beraien bizitza berriz hemen eraikitzeko gai izan direnak ere.Hiri hau Erlijio aldetik oso kontsebadorea da, emakumeen %90-a burka jantzita darama. Eta gizonen gehiengoa, bizar luzea eta kapela txuri ttiki horietakoa darama.
Hala ere erlijio aldetik horrela izateak ez du esan nahi jende txarra denikan. Orain arte diferentzi askorekin Pakistanen aurkitu degun jende onena. Oso jatorrak, beti tea hartzera konbidatzen gintuztenak, eta beti hitzegiteko eta beraien ideiak eta bizitzak kontatzeko prest. Hori bai, beraien ohiturak errespetatzen genituelako. Nik, beraiek jazten duten jantzia eta Laura kriston belo zaharrakin bere gorputzeko atal guztiak gordetzeko.
Alde batetik Afganistan-go eta Pakistaneko historio piska bat ikasteko aukera eduki degu lehendabiziko eskutik, eta baita zer pentsatzen duten eta zenen errua den. “Amerikar gaixoak”
A bai, Peshawar-etik afganistan aldera 30 km-tara dagoen toki oso garrantzitsu batera joaten saiatu ginen, “Khyber pass”, eta poliziak ez zigu joaten utzi, segurtasuna ez dela ziurra eta turistak ezin dutela joan.
Gure hurrengo helburua Chitral-era heltzea zen. 340 km iparralderuntz, Afganistan-go eta Pakistaneko mugatik parelelo dijoan errepide batetik. Ea guretzako segurua zen galdetzeko aprobetxatu genuen eduki genituen hizketaldiak, eta baietz esan ziguten, nahiz eta “Tribal Area” izeneko gune batzutatik pasa eta libiruetan jarri arriskutsua dela. Gainera Afanistandik  ihes egindako talibanak ere bizi direla eta fundamentalista diren jende batzuk bizi diren arren, orokorrean nahiko segurua izango zela.  Beraien erljioa eta ohiturak errespetatu ezkero, ez genuela arazorik edukiko, eta oso ongi etorriak izango ginela. Turismoko ofizinan hori ez ziguten asate baina!!!!
Baino txirrindaz gindoazela esaten genienean, akabo fandango”. Coranean emakumeari buruz lege bat dagoela “PARDA” izenekoa. Emakumea nola jantzi, nola izan behar duen jartzeaz gain, jartzen du emakumeak ezin duela txirrindan ibili, edo hori suposatu dute behintzat.
Ostia!!! Orain ulertzen degu nola begiratzen zioten, Laura txirrindan agertzen zenean. MAmu bat ikusi balute bezala.
Beraz, herri horietatik txirrindan neska bat agertu ezkero, beraien erlijioaz eta ohiturez barre egiten ariko bagina bezala hartuko lukete, eta aukera asko egongo liratekeela arazo batzuk edukitzeko. Gainera ez bakarrik emakumeak, batez ere nik edukiko nituzke arazoak, bere senarra naizelako eta zer eta nola egin behar duen nik esan behar diodalako.
Jende askori galdetu genion galdera berdina, ea norbaitek esaten zigun ez dagoela arazorik eta berari sinisteko, baino ezta batek ere ez zigun esan aditu nahi genuena.
Beraz autobus billetea hartu eta 340km autobusean egin genituen. 13 ordu iraun zuen tortura horrek. Gutxiago nekatuko nintzateke txirrindan egiten, autobusean egiten baino. 13 ordu eserita, ezin mugitu. “No comment”
Amatxo, ikusten dezu nola ez garen gure bizitzarekin jolasten ari, arriskutsua dela ikustean gu gera lehendabizikoak ez garenak arriskatzen!!!!
Eta hemendik aurrera, berriz ekialderuntz dijoan errepide honetan ez dagoela arazorik esan digute. Hasiera batean asfaltorik gabeko errepidea, baino denbora daukagunez lasai nago. Laura berriz, ez dago oso lasai, Shandur pass pasa behar degulako, 3780 metrotakoa da, eta denbora guztian berdinean pentsatzen ari da.
Abiatu aurretik Aklimatazioko trekking bat egin nahi det, duela 20 egun 3300metrotara igo ginelako oinez eta ez zuelako batere ondo pasa. Eta gero, MARTXA!!!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s