Galeria

Chitral-etik berriz ere

 Atseden pixka bat hartzera joan ginen Kalash Valley-ra, gainera
aldapa batzuk igo eta aklimatazioa ere egin behar genuenez,
toki lasai honetara joatea erabaki genuen.
Bete betean asmatu genuela esan behar det. Tokia ezin hobea, mendiak
buelta osoan, erreka, eta jendea batez ere ezin hobea. Musulmanak ez diren
pertsona batzuk bizi dira. Greziako Alejandro el Grande-ren jatorrikoak direla diote. Ni baino azala txurigoa dutenak, eta janzkera ikusita txundituta gelditzen zara. Emakumeak eskua ematen dizute lasai ederrean, eta hau, Pakistanen bi hilabete pasa ondoren ikustea ezuste handia izan zen. Umeak kalean ikusten dira jolasten, eta zaharrak, gizon emakumeak lasai hitzegiten askatasun handiz. Askatasun hau ikusi nuenean, faltan botatzen nuela konturatu nintzen.
Ez dute telebistarik, beraz bizitza osoa kalean egiten dute, hori suposatzen duenarekin. Gainera negua pasa berri dute, eta eguzkitan jartzen dira izpien berotasuna sentitzeko. Baino gehien txunditu nauena zera da, ez dute egutegirik, ez dutelako ordularirik erabiltzen. Ez dakite asteko ze egun den, ze ordu ere ez, eta jndeari galdetuta, ez dakite zenbat urte dituzten ere.
Batek 22 eta 29 urte tartean edukiko zituela uste zuela esan zidan lasai ederrean!!!! Ez dute urte betetzea ospatzen. Ez alda zoragarria?
4 egun aklimatazio pixka bat egiten pasa ondoren eta batez ere alperrana egiten ibili ostean, beste Bailara batera joatea erabaki genuen, Rumbur bailarara. Aspaldi astakeri bat egin ez eta identitatea galtzen ari nintzala konturatu eta gero, gaur zen eguna. Korrika ibili eta gero txirrinda hartu nuen beste bailarara joateko eta aldapa bat igotzen ari ginela zaintiatu “ttiki” bat somatu nuen bizkarrean. Aurrera segi eta arratsaldea mina pixka batekin pasa ondoren ohera joan ginen. Gau erdian jeikitzen naiz ezin arnasa hartu!!!!
eman zidan zaintiratu madarikatu horrek kriston mina ematen zidan, ez bakarrik bizkarrean, baita auspoan ere. Arnasa hartzen nuen bakoitzean kriston oinazea sentitzen nuen, eta ez minik hartzeko, biriken ehuneko 10 besterik ez nituen puztu edo erabili behar. Eta horrela bi egun. Ezin ohetik ia mugitu, 145 urteko zahar bat ematen nuen. Eskerrak Laurari, goiz eta gau masai bat ematen zidala!!!! Hirugarren egunerako nahiko ondo nengoen, eta laugarrenean txirrindak hartu eta berriz hona, Chitral-era etorri ginen.
Hori bai, gau horretan susto ederra hartu eta gero. Gaueko ez dakit zein ordutan ohea lehendabizi, gero mahaia eta azkanik etxetxo osoa mugitzen zela konturatu ginen. Laurari begiratzen diot eta “ostia que es un terremoto” Bost segundu geroago geratu zen arte, eta zazpi segundu geroago berriz lo hartu genuen arte. Hurrengo goizean hotelekoarekin komentatu genuen, pixka bat mugitu zela eta gaur, internetera konektatu eta Chinaren hego-mendebaldean kriston terremotoa egon dela. Hemendik Karakorum zeharkatu eta juxtu beste aldean!!!!  Txinatarrak Budistak direnez, suposatzen det orain konturatzen hasiko direla KARMA-ren esanahiaz, batez ere Tibeten egiten ari direnarengatik.
Eta bukatzeko, txirrindan honuntz gentozela, pista extu batetik beheraka, Laurak kriston ostia hartu zuen. Hala ere ez zuen mina gehiegirik hartu eta herriraino inongo arazorik gabe iritsi ginen. Hala ere hoztu zenean belauneko minez jarri eta gaur goizean belauna handituta duela eta ibiltzen mina dexente hartzen duela konturatu da. Beno, atseden gahiago!!!!!!
Gauza batetaz konturatu naiz, Bakarrik zaudenean egun batzuengatik geldik egon behar dezu edo mantsogo joan behar dezu, baino beste batekin zoazenean, egun horiek biderkati egiten dira, 2, 3 edo lau aldiz egun gehiago ezer egin gabe pasiaz. Horrela da eta gu aukeratu degunez, ezin kejatu!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s