Galeria

Bakarrik berriz ere

 Chitral-en Laura belauna osatzeko egun batzutako atsedenaldia hartu eta ustez

belauna errekuperatuta zegoenean abiatu egin ginen.

Lehendabiziko eguneko 40 . km-an minez hasi zen berriz eta geraru egin behar izan genuen. Zortez jatetxe batean geratu eta bazkaldu ondoren hemen dauzkaten ohe moduko batzuetan etzan ginen atseden hartzeko. Laura beti bezala belo eta guzti etzan eta ahal zuen gutxien mugitzen zen gizon hauen buru gaixotua ez pizteko. Bapatean nagusia etorri eta emakumea horrela ezin duela hoe egon esaten dit. Alboan emakumeentzat dagoen gela batean sartu behar duela (arratoi bat sartuko ez zen gela zikin eta usaitsu bat). Mala ostian jeike, pagatu eta alde egin genuen ezer esan gabe. Horrela da hemen eta atzerritarrak garenez.

Laura minez jarraitzen zuen eta segituan gizon batek bere etxera konbidatu gintuen.

Ni gizonekin eta LAura emakumeekin eta gizonekin ere egon zitekeen. Egon geran etxeetan ez det emakume bat ere ikusi, eta bapatean nahi gabe bat ikusi ezkero, korrika alde egiten zuen mamu bat ikusi balu bezala.

Zortea eduki degu eta jendea beraien etxeetara konbidatu gaitu. Mastuj-era ahal genuen bezala iritsi, eta LAuraren belauna osatzen ez zenez autobusa hartu eta Gilgit-era etorri zen. Ni berriz txirrindan jarraitu nuen bide guztia, eta berriz ere bakarrik ibiltzea zer den gogoratu eta gozatu nuen. Nahi nituen km-ak, atsedenaldiak,…

Shandur Pass 3805 igo nuenean forma nola galdu nuen konturatu nintzen, gainera Pinoi eta Platoen desgastea dela eta ezin izan nuen Pinoi altuena erabili horrek suposatzen duenakin. Hemen goia era hain polita zenez adiskide bat bota nuen flata nere alaitasuna banatzeko, baino Laura oso urruti ez zegoela jakinda gogoz ekin nioin geratzen ziren 220 km-ei. Bide ezin polittagoa eta paisaia izugarria. Ez nuen oso eguraldi ona eduki baino euririk ere ez zidan egin eta ezin kexatu. Haizea aurka edukitzearena superatu det eta lasai hartzen dudanez ez naiz batere arduratzen.

Banandu ginen hiru egunetara berriz elkarrekin geunden eta orain atseden hartzera eta belauna ondo sendatzen den.

Visa juxtu xamarra dugunez luzatu egingo degu. Dohain da visa luzatzea, eta dena erreztasunak direnez turistentzat (turismo kopurua nola dagoen ikusirik dena erreztea erabaki dute) lasai egongo gera.

Azkenengo egunean ailegatu nintzen 20.000 km-etara, zenek esango zidan neri zenbaki hontara iritsiko nintzanik. Nere familiak bidali zidan paketean Plater,pinoi, kate eta repuesto berriak heldu zaizkidanez (eskerrik asko Javi dena erosteagatik) orain lana daukat dena ondo jartzen. Gai izango naizen ere ez dakit, baino saiatu beharra daukat, dagoeneko ia ezin naiz gustora ibili eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s