Galeria

Gilgit (Pakistan)

Chitral-en egun batzuk lasai pasa ondoren, eta Laura hartu zuen ostiatik osatu ondoren,

txirrindan ateratzea erabaki genuen.

Lehendabiziko egunean LAura berriz mina hartzen hasi zen belaunean, belaunari denbora

nahikoa eman ez geniolako, eta egun hortatik aurrera egun bat ibili eta beste bat atseden hartzen ibili ginen. Eskerrak jende bikaina aurkitu eta beraien etxeetara konbidatzen gintuzten. Janaria ematen ziguten eta gero nahi genuen denbora guztia geratzeko esaten ziguten. Beti bezala hau nola eskertu ez genekiela geratzen ginen, baino gure Europear mentalitateaz ahaztu ezkero, ezerren truke egiten dutela konturatzen gera. Horrela delako beraien ohitura eta kitto!!!!

Etxe hauetan neri egongelan uzten ninduten gizonekin eta Laura etxeko emakumeekin joaten zen egotera. Etxeetan pasa ditugun egun guzietan ez det ia emakumerik ikusi, ezin ditudalako ikusi, horrela delako beraien ohitura. Eta nahi gabe emakume bat ikusten banuen, korrika alde egiten zuen mamu bat ikusi balu bezala.

Lehen bahintzat emakumeak ni ikusita indiferentzia sentitzen zuten, baino orain korrika alde!!!!  Lehen ligatzeko arazoak banituen, orain…!!!

Mastuj-era heldu eta han ez zenez errekuperatzen autobusa hartu eta Gilgiteraino etorri zen bakarrik, eta ni aspaldian ibili ez nintzan bezala, bakarrik txirrindan ibili nintzen. Nahi nituen km-ak, nahi nituen atsedenaldiak eta nahi nuen guztia inor kontsultatu gabe.

Shandur Pass- 3805m igo eta zein politta ikusi nuenean, beti bezala adiskide bat faltan bota nuen berarekin batera ikuspegi hori banatzeko, baino….

Hor goian ere konturatu nintzen dexente galdu dudala forma, baino oraindik ere nahiko ondo nagoela.

Eta han goitik 220 km beti ere beheraka erreka bat jarraituz. LAura nuen zain Gilgiten eta nahiko kana sartu nion. Denda jartzeko kriston parajeak, bakardadea eta nahiko haize bortitza, nola ez nere kontra. Hala ere Gilgit-era heldu nintzan 3 egun bakarrik egonda eta orain ederki irabazi dudan arsedenaldia daukat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s