Galeria

Kashgar (China)

  Eta azkenian bukatu dugula!!!!!

 Karakorum highway Kashgar-en bukatzen da, Chinako aldean.

Pakistango aldetik, Laura belauna errekuperatu ostean ederki hasi ginen.

Aldapatsua, baino ez oso. Belauna indartzen joateko.

Hasieran Uste baino aldapa gutxiago dagoela esan behar.

Jendea ezin hobea, akampatzen genuen bakoitzean ikusten gintuen jendea ezin

hobeago tratatzen gintuen. Behin, arratsaldez herri baten ondoan zegoen zelai dotore

batean jarri genuen kampina. Konturatzerako inglesez pixka bat zekien tipo bat gerturatu

eta ea te bat hartu nahi degun galdetzen digu. Baietz esan eta handik ordu erdira

te termo handi bat ekartzen digu beste 4-6 parantha-kin. Zerbait prestatzea pentsatzen genuen apaltzeko, baino bete-beteak geratu eta lotara joan ginen luzamenduak ere egin gabe.

Goizean dendatik atera eta bost minututara gizon bat etortzen zaigu gosariarekin. Galletak, bertako ogia eta te. Hori jaten hasi eta handik 6 minututara beste gizon bat etortzen zaigu arraultz fregitu, parantha, eta termo bat esnez betea.  Ezin dena jan geratu ginen, eta poltsa batean sartu ziguten sobratu zena bidean jateko!!!!

Baino hoberena etortzeko zegoen, abiatu baino lehen, hemen Albaricoque garaia denez, gutxienez 4 kg ekarri zizkiguten. Pisu gehiegi zela esplikatu eta esplikatu ondoren, azkenean erdia ume batzuei eman eta gu beste 2 kg joan ginen aldapa gora. Azkenean segituan geratu eta haiek jaten aritu ginen pisua kentzeko.

Sost-era heldu ginen, Pakistaneko aldea oraindik, mugatik 85 km-tara eta esaten digute muga gurutzatzeko modu bakarra autobusean dela. Eta gainera herri horretam hartu behar dela, beste inon ez delako geratzen Chinako aldera pasa arte. Horretaz gain, turista batek esan zigun Chinako mugan Chinatarrak maleta guztiak ireki eta dena mihatzen dutela, Tibeteko edo bestelako zerbait aurkitu nahian. Geneukan paper informazio guztia, Dharamshalan egon eta gero gauza dexente baigeneuzka, korreoz bidali genituen etxera eta nere bandera Budista, Tibeten egon nitzanean hartu eta manillarrean daramadana gerrian hartuta pasa genuen muga autobusean. Ez ziguten gehiegi begiratu eta inongo arazorik pasa ginen. Gauza da autobusa Chinako aldean ere beste 140 km egin zituela eta km horiek ere txirrindan joan gabe egin genituela.

Tashkurgan herrian jeitsi  eta 3200 metrotara dagoenez bi gau pasa genituen Laura pixka bat aklimatatu zedin. Eta handik berriz txirrindaz aurrera. 4098 metrotako paso bat pasa genuen, baita ederki pasa ere. Eta Karakul Lake-era heldu ginenean zein polita ikusiz, eta egun horretan 40km bakarrik egin arren hor geratzea erabaki genuen. Altuera hauetan Kirgystango nomadak bizi dira, Chinatarrak ez dutelako potroak, eta horien Yurta batean lo egiteko aukera izan genuen. Hau ere ezin ahaztutzekoa!!!!

Eta hotik 3600 metrotatik 1375 metrotara jeitsi ginen 210 km eginda. Lehendabiziko egunean 137km egin eta Laurak bere rekorra gainditu zuen.

Orain Kashgarren 2 egunetako atsedenaldia eginda beste 260km-etara Kyrgystan-en sartuko gera. Herrialde ttikia baino dotorea izan behar du, hemen ahal degun denbora gehien pasatzeko asmoa dugu herria ezagutuz.

Pakistanen 3 hilabete baino egon eta gero Chinan sartu eta dena zeharo ezberdina somatzen degu. Chinatarrak gu hemen ez egotea nahi dutenez segituan goaz pozik eta alai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s