Galeria

Osh (Kyrgyzstan)

Kashgar-etik nahiko nazkatutak abiatu ginen. Herri handia, Chinatarra eta ezer polittarik ez ikusteko.

Ondo etorri zitzaigun Kashgarrera heltzea, 4 egunetako atsedenaldia hartu, ondo jan eta Australiar eta New zealandar oso interesgarriak ezagutzeko aukera izan genuelako.

Hala ere neri ederki etorri zitzaidan batez ere Pakistanera bidali zizkidaten repuestoak aldatzeko aukera eduki nuelako. Bielak askatzeko extractorea ezin izan nuen Pakistan osoan aurkitu eta Karakorum Highway Bielak, Pinoiak, bi kate, eje pedalier batekin egin behar izan nuen alforjetan kargatuta. Azkenian behintzat aldatu nituen arazotxo batzukin, baino dena ondo jarri nuenean txirrinda berria edukiko banu bezala sentitzen nintzen.

12 egun inguru behar izan ditugu 500 km-ak egiteko, batez ere haizea egunero aurka eduki dugulako, eta ez nola nahikoa. Atseden gahiago hartu behar izan degu egiten genuen esfortzua eta gero, eta batez ere, behin Kyrgyzstanen sartu aurretik asfaltoa bukatu zelako. 255km pista, batzutan ona, besteetan ez hain ona, baino beti ere haizea aurka. Gainera berriz 3000 metrotara igo eta ez garelako jeitsi 7 egunetan, portua gora, portua behera.

Kyrgyzstango alde hau, Tajikistan-ekin muga egiten du eta bi herrialdeak banatzen duen Pamir mendikatearen ondoan joan garelako egun batzuk.

Zelai berdeak, bukatzen ez direnak, Nomadak beren Yurta eta abereekin, eta gu ikusten gintuztenean eskuarekin etortzeko keinua egin, chai (tea) edatera konbidatzen ziguten eta azkenean zeukaten janari guztia ateratzen ziguten. Batez ere esnearekin egindakoa. Zaldi esnea (hori bai gusto fuertea), mamia, yogurt, nata moduko bat, albaricoque mermelada, etb…

Jende ezin hobea, ESKERRIK ASKO denei.

Azkenean Osh-era iritsi ginen atzo, Mugan aurkuti genuen frantsesak esan zigun errepide “terrible” hori ikusi gabe. Kontatu zigun historiekin Lura oso arduratuta zebilen, baino ikusi arte lasai egoteko esaten nion arren, ez zen lasaitzen, eta azkenean ez zen ezer izan.

Osh hemengo bigarren hiririk handiena da. Europear hiri bat dirudi, eta jendea han bezala jantzita dijoa. Gu hainbeste denbora Nepal, Indian eta batez ere Pakistanen pasa ondoren, horrelako eskoteak eta gona motxak ikusteak, biluzi daudela iruditzen zaigu. Eskerrak noiz behinka Laura Bularretakoetan ikusi dudan, bestela.

Hiriko eta mendiko Kyrgyzstanen artean alde handiegia, mendian biitzeko juxtu eta hemen jendea Mercedes eta BMW-ak gidatzen. Mendikoa ehiago gustatzen zaigula erabaki eta berriz hara goaz. Hemen egun bat daramat dendak ikusten eta dagoeneko nazkatu naiz.

Hala ere Bishkek-etik pasa behar degu Uzbequistan eta IRan-eko visak atera eta Kyrgyzstanekoa berriz luzatzera. Diru eta Pazientzi mordoa beharko degu, baino denbora besterik ez degunaz lasai hartuko degu.

Beraz bihar abiatzen gera Iparrera eta gero Ekialdera, baino hori beste kontu bat izango da.

Dazbidania (agur Rusoz)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s