Galeria

Bishkek-etik (Kyrgyzstan)

 Osh-etik atera eta 700km inguru geneuzkan Bishkek-era heltzeko. Hasiera
batean bide erdia baino gehiago laua izan behar zuen, baino Kyrgyzstanen, Euskal Herrian bezala lautada gutxi dago behe lurretan. Eta beste aldetik, orain arte aurkitu genuen bezalako jendea aurkitzea espero genuen, baino hau ere ezta. Bishkek-etik Osh-era dijoan errepidea ondo asfaltatuta dago eta oso turistikoa da Kazakstan-ik eta errusiatik datorren turistez, eta Yurta duten “nomada” guztiak negozio ederra ikusi dutenez, orain jatetxe, lo egiteko Yurtak jarri dituzte dirutza bat kobratuz. Leku turistiko denetan bezala, gu ikustean Euroko txanpon bat ikusten dute, eta uste dute geroz eta  ostia handiagoa jo ta diru gehiago eroriko dela!!!!!
1000 metrotatik 3185 metrotara igo ginen 65km-tan eta Laurari nahiko gogor egin zitzaion arren ondo igo ginen, batez ere ia egunero haizea alde eduki degulako!!!!
Bishkek-era heltzeko bi egun falta genituela Lauraren txirrindari horkilla hautsi zitzaion, eta eskerrak herri baten ondoan geunden eta tipo batek lan ederra eginez soldeatu zion, gainera doain, eta bukatu zuenean gainera bi txokolarina eman zizkigun!!!!
Baino zorte txarra oraindik ez zen bukatu, Bishkek-era heltzeko 90km falta genuela, mercedes batean zijoan ripo batek Stop bat saltatzu eta ondo sahiestu genuen arren, LAura nere kurpilera zijoanez, nere biziketa pixka bat ikuttu eta lurrera joam zen berriz.
Oraingoan berak urratu pixka bat zuen baino txirrindak eman zuen okerrena. Parrilla dena oker-oker eginda eta Aluminiozko kuadroak ebaki ttiki bat. Hala ere ostiaka dena zuzentzea lortu genuen eta Bishkek-era ailegatzea lortu genuen.
Bishkek-en bezain beste Mercedes eta Audi  ez det sekula santan ikusi. Hemen kotxeak merkeago daudela esan digute, baino onena da hemendik Rusiara jendea lanera joaten dela eta han dirutza bat irabazten dutela. Kyrgyzstanek 5 milloi biztanle dauzka, eta hotik ia 2 milloi atzerrian daude lanean.
Hemen jendeak kriston alkohol pila edaten du, horrek suposatzen duenarekin pazientzia aldetik gure partez. Okerrena mozkorrak daudela kotxea hartu eta ziztu bizian fijoazela ezer errespetatu gabe, eta hemen jendearekin arazoak ez edukitzea zaila da, oso zaila. Gu oraindik lortu dugu, baino hiri onetatik lehen nait lehen ateratzea espero det.
Orain ditudan galtza luze bakarrak jantzita Visak ateratzen gabiltza. Hemengo Inmigrazio ofizinara joan visa luzatzera eta inork ez daki inglesez, ego rusoz edo imaginazio asko edukita ahal dezun moduan. Ordu erdian egin beharrean, 3 ordu behar ditugu, baino denboraz eta pazientziaz soberan gabiltzanez ba…
Uzbekistan-eko embajadan berdina, baino hala ere lortu degu, hemendik 7 egunetara itzuli behar degu visa jasotzera dena ondo badago.
Eta orain Iraneko Visarekin gabiltza bueltaka. “Invitation letter” delakoa behar degu eta Iraneko agentzi batek eman behar digu, diru mordo bat pagatu ostean. Baino okerrena hiri madarikatu honetan egotea da. Denda batean sartzen naiz eta handik 2 minuruetara ezin egona sartzen zait, hango dendak bezalakoak dira eta….
Eta beste aldetik Kuadro berri bat erosten ari gera, hemen kalitatzeko zerbait erostea ez da erreza, baino badirudi zerbait lortu degula.
Behintzat ederki jaten ari gera, baino berriz mendietara igotzeko gogoa daukagu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s