Galeria

Tashkent-ik berriz ere

Bai, berriz hemen.
> Oraingoan Txirrindak Turkmenistan-go mugatik 100km-tara dagoen herri batean utzi ditugu gure zai autobusa artuta hona etorri garen bitartean. Hasiera batean Visak egun berean jasotzea zena pixka bat luzatzen ari zaigu. Bi egun daramatzagu eta ea bihar Iranekoa jasota, Turmenistangora joan eta 5 egunetarako transit visa jasotzen degun.
> Bai, bakarrik 5 eguneko visa daukagu 525km gitxi gora behera egiteko.
> Herrialde hau gobernatzen dutenak paranoikoak daude, eta dena kontrolatu nahi dutenez, turist visa duenak gida bat kontratatu behar du horrek balio duenarekin, eta gu txirrindan goazenez bakarrik 5 egunetako visa lortuko degu nahiz eta 7-koa eskatu.
> Hau aspalditik jakinda pixka bat entrenatzen aritu gera, eta nahiz eta Laura beldur pixka bat daukan, badakit lasai ederrean egingo dugula. Entrenatzen ibili baitgara azkenengo hilabetea 100 km-tako egunak egiten, baino 5 segidan direnez ikusi beharko.
> Bestalde, Samarkand-en Daisuke Japoniarra ezagutzeko aukera ezin hobea eduki degu.
> 2 urtetako atera zen etxetik txirrindan ibiltzera eta dagoeneko 10 daramatza. Munduari bi buelta eman eta 120 herrialdeetan egona da. Hala ere ez da hori harritu nauena, bere izakera baizik. Lasaia, alaia, isila eta behar duenean bakarrik hitzegiten duen horietakoa.
> Bide, norabide, idei berriak eman dizkidu eta herrialde batzuetaz ezin hobe hitzegin digu eta betste batzuetaz…
> Dagoeneko plan batzuk aldatu ditugu eta denborak esango du nora aldera goazen.
> Gainera berak daukan kontaktu guztiei mail bat bidali die guri behar degun informazioa emateko eskatuz, eta hasi gera emailak jasotzen munduko txoko urrutienetatik ere.
> Uzbekistanetaz berriz, jende ezin hobea duela esatea besterik ezin det. Geldialdiro, norbait etorri eta te bat, gosari bat, bazkari bat, edo edozertara konbidatzen digu edo nahi digu, batzutan uko egiten diegulako kongidapenei.
> Denda batetik ateratzen zen gizon batek, gu ikusi, poltsikotik dirua atera eta zerbait erosi genezan eman nahi zigun, guk ukatu egin enion eskerrak emanda eta mala ostian alde egin zuen. Eta beste batek ere ea dirurik behar genuen galdetu zigun.
> Hau da erokeria!!!!!
> Herrialde oso laua eta “ruta de la seda” hemendik pasatzen zenez historia asko duten herri ederra askoak daude hemen.
> Hor doakizue argazki batzuk ikusi dezazuen. “Memori card” honetan argazki politta asko dauzkadanez, dexente kosta zait zein bidali erabakitzea, espero det ondo aukeratu izana.
> Eta bestean Kirgistaneko argazki ia guztiak dauzakat blokeatutak, ezin ikusi, ezin erabili, ezin dvd-ra pasa. Hau da panorama.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s