Galeria

Teheran (Iran)

Hilabete honen 13-an bi urte bete ziren etxetik alde egin nuela. 25600km eta ez dakit zenbat herrialde. Gehien gehienez bi urte pasatzera atera nintzen, baino badirudi aurrera nijoala. Ez det aurrera jarraitzea erabaki, baizik eta  zertarako itzuliko naizen ez dakidanez,  beste gauza hobeagorik ez dudanez egiteko, hau egiten jarraituko det.
Iranen duela 20 egun sartu ginen, eta orain arteko jenderik hoberena topatzen ari gera. Ia egunero konbidatzen gaitu norbaitek etxera, eta zenbat egun egon bhar garen da lehendabiziko galdera. Hizkuntza neri behintzat gogorra egiten ari zait, ez det tutik ere uletzen eta zerbait ikastea ere zaila egiten zait. Rusiarrari gustoa hartu nion eta orain aldaketa hau… hala ere adaptatu egin behar.
 Hemen gaude ea pasaportea berritzen didaten eta era berean Bizkaitik datozen bi lagunekin egotera. Denda berri bat (zaharrari kremailerak isteko ordu erdi pasa behar degu eta gehienetan irekita uzten degu), aislante berria, neria erretzeko papela baino finagoa dago) neguko arropa eta botika batzuk (duela bi urte erosi nituenak kadukatu egin zaizkit eta orain botika natural batzuk dakarte) eta….
Laister beste kontinente berri batera salto egin behar degu hemen Asian 2 urte eta gehixeago pasa ondoren. Basamortu ttiki bat zeharkatu degu gure hegoaldeko norabidean eta eskerrak bero handigirik egiten ez duen eta jende ezin hobea aurkitzen ari garen.
Neishabur-en adibidez, 30 km falta genituen hirira ailegatzko eta tipo bar txirrindan urbildu zitzaigun esanez txirrindulari elkarte bat dagoela eta deitzeko. Deitu eta hotik aurrera dena aldapa behera izan zen. Lo egiteko toki ezin hobea aurkitu ziguten, Elkarteko nagusiak txirrinda denda bat zeukan eta txirrindak gotik behera begiratu zigun gaizki zegoena ondo jarriz, kurpilak zentratu, Laurari Manillar Multi-apoyo bat oparitu, neri beste hanka berri bat eman zidan dohain… Eta hori jendeari laguntzea gustoko duelako. Eta horrelako topaketak ia egunero.
Hala ere gertatu zaigu herri batetik pasa, jendeak gu ikusi eta gure atzetik 10 moto, bakoitzean 3 pertson dijoazela joatea. Orain gainera mugikorrak denetatik egiten dutenez, batek eskuinetik bere mugikorral argazki kamera duenez argazkiak ateratzen, beste batek bere izena esatea nahi duela “Mohamad inshalkureittur”, beste batek\n mugikorrak bideo kanera duenez goitik behera filmatzen ia sugurretik sartzen dizula. Beste batek mugikorra ematen dizu bere amerekin hitzegin dezuzun bere hizkuntzan, eta hori guztia nazkatu, geratu, nahi dutena egiten utzi eta alde egiten degun arte mala ostia aurpegiarekin inor jarritzen ez ausartzeko.
> Baino dena ederki dago, hau da bidaiak duen gauzetako bat.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s