Galeria

Isfahan (Iran)

Oso gauza asko pasa dira azkenekoz bidali nuen mailetik, gainera ez dakit nondik bidali nuen ere, beraz
> Tabas-etik aurrera jarraituko det…

> Beno, Mashad-en gure visa bukatu eta beste 25 egunetarako luzatu ostean, berriz Tabas-era joan eta hainbeste faltan botatzen genituen txirrindak
> berriz ikustean, gure gorputzak eta arimak berpiztu egin ziren. Jakinda gainera Pasaportea berritzeko paperak egindak utzi genituela Teheran-en
> dagoen Espainiko Embajadan, etxeko lanak bukatutzat eman eta berriz pedaleei erein egitea besterik ez degu buruan.
> Gure hurrengo atsedenaldia hartzeko, Yazd izeneko  hiria, Kavir basamortua zeharkatu behar genuen. Aurretik 400 km inguru geneuzkan, eta itxura guztia zeukan haizea alde edukiko genuela.
> Mapa hartu eta herrien arteko distantzia kontutan ondo harturik, batez ere uran non hartu jakiteko abiatu ginen. Lehendabiziko herria 65km-tara geneukan, beraz ez geneukan ur asko hartzeko beharrikan. Baino nola ez, herri horretan egon behar zuten etxeak hutsak zeuden, duela ez daki tzenbat urte ura bukatu eta jendeak handik alde egitea erabaki zuelako. Beno, ura edateko bagenuen eta afaltzeko arroza prestatu beharrean, ura ez gastatzeko, fruta pixka bat jan genuen.

> Hurrengo egunean ura aurkitu genuen, baino janaria erosteko tokirik ez.. Hala ere emergentzitako janari pixka bat gordeta edukitzen degu hurrengo egun t’erdian jan eta edanda,  ura eta janaria guztia ahituta joan ginen lotara afaldu hostean, mapa madarikatu honetan adierazita dagoen herrian norbait biziko den esperantzarekin, bakarrik 15 km-tara geunden eta gosaltzeko heltzea espero genuen.
> Eta hala izan zen, ura baino dendarik ez, hala ere herriko jendea zoragarria zen eta gosari ederra emanda gero, hurrengo egunerako janariaz alforjar ederki bete zizkiguten.
> Yazd-era heldu  eta lau egunetako atsedenaldia hartu eta gero (Berriz ere uskal herriko Inaki eta Josurekin aurkitu ginen eta afari gozo batera gonbidatu ziguten), Esfahan-era hiru egunetan heldu ginen inongo arazorik gabe, nahiz eta dagoeneko gauak ederki hoztu. Esfahan oso oso politta!!!!!! Mezquita ikusgarriak daude, baino neri horrelako gauzak egun bat edo bi ikustea gustatzen zait, baino nahiago det txirrinda hartu eta martxa egin, eta Laurari zorionez berdina gustatzen zaionez, berriz martxa egin genuen.
> Orain bai, Turquia aldera joatea erabaki degu, nahiz eta badakigun hotz ederra egingo duela gu ailegatzerako.
> Beste 5 egunetan Hamedanen gaude, -2 graduko gauetan dendan lo eginez, eta egun pare batean elurra ari duela txirrindan ibiliz. Laurak ere hortzak estutu eta aurrera egiten du atzera begiratu gabe, eta horrek lasaitasun ederra ematen dit espero degun eguraldiari aurre egiteko.
> Zorionez Couchsurfing-eko tipo bat zai genuen eta bere etxean lo egiten utzi digu nahi degun denbora guztia. Hala ere gaur berriz ere visa luzatu eta bihar Teheran-era goaz pasaporte berriak jasotzera.
> Badaude web orrialde batzuk, mundu osoko jendea osatzen duen komunitateak dira, beraien etxean eta ohea eskaintzen dutela bidaiatzen ari den jendarentzat.
> Mundu osoko jendea dago eta gu honetaz duela hilabete pare bat jakin dugu. Iraneko hiri nagusienetan proba egin degu eta ederki dago. Jende jatorra, ezerren truke bere etxea irekitzen duena, eta ordainean zure esperientziak kontatzen dizkiozu.
> Begira itzazue!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s