Galeria

Golfo Persikotik (Iran)

Bai, azkenean hementxe gaude, Iranen hegoaldeko kostan. Estatu batuak Irak inbaditu zuenean hain famatua egin zen “Golfo Persikoan”

Hamedan-en txirrindak hartuta Teheranera joan ginen gure pasaporte berriak jaso eta Siriako Visa eskatzera, eta hala egin genuen.
Siriako Embajadan paper guztiak bete ondoren Embajadorearekin hizketaldia eduki genuen eta Mila aldiz galdetu zigun ea Israelera joan behar genuen (Siriakoak ez dute Israeldarrak eta beraiekin zer ikusia duten ezer ikusi ere egin nahi). Egia esan genion, gure helbidean ez genuela handik pasatzeko asmorik.
Zergatik? Galdetu zigun beste ez dakit zenbat aldiz.
“Ba horixe, ez degulako horrela pentsatu eta kitto”
Handik bost egunetara pasatzeko esan zigun visa jasotzera eta hala egin genuen.
Halakoa izan zen gure harridura ez zigutela hemengo esan zigutenean!!!!!!!!!!
Siriaran ezin bagera sartu, ezin degu beheraka jarraitu ez bagera Irak-etik sartzen, ez hori ezta pentsatu ere!!!!
Beraz Turquiara joateaz ahaztu eta Hegoalderaino jeistea erabaki genuen, Hemendik Dubaira pasa eta Oman eta Yemen zeharkatu ondoren Afrikara Djibuti-tik sartzeko.
Km asko eta egun gutxi geneuzkan, gure planak Turkiara 10 egunetan iristea zen, baino hona heltzeko askoz km gehiago zeudenez, Autbusa hartu behar izan genuen.
Hamedan-etik Kermanera joan eta handik beste 800km eginda Bandar Abbas-era etorri.
Bijan-ek (Teheran-en bere etxean hartu zigunak) Kanadatik ekarri zizkigun “Schwable Marathon XR” kubierta berriak jarrita hasi gera eta dioten bezain onak badira, 24000km egingo ditugu ia zulaturik egin gabe.
Kermanetik 200km Ipar aldera, basamortuan berriz ere eta oraingo honetan elurrak atzean utzita, orain arte ikusi dudan paisairik hoberenetakoa ikusi det, “Kalut” izeneko toki bat.
Haizeak eta euriak erosionatutako lurrezko dorreak daude zutikan, basamortuko bakardadean eta isiltasunean, benetan dotoreak eta bereziak.
Handik, oraingo honetan biderik motzena harturik, zuzenean honaino etorri gera.
Berriz ere herrialde berean, bi pertson raza edo mota ezberdinak. Azala, ilea beltzagoa, janzkera ere berezia eta kolore gehiagokoa, egia esan ez da zaila, iparraldean ia emakume guztiak beltzez jantziak dijoazelako. Behartsuagoa ere, egia esanda iranen ikusi ditugun lehendabiziko behartsuak ikusi ditugu hemen.. Hauek ere, Bush osabak hartutako ondorioengatik, Afganistandik etorritako errefuxiatuak daude hemen etxerik eta jatekorik gabe. Eta nola ez, Afganistandik datorren opioakin dauden Jonki guztiak Kermanetik hegoaldera elkartu dira.
Iranen lehendabiziko aldiz ikusi degu arrisku pixka bat hemen, Jonkiengatik batez ere, eta jendeak ondo abixatuta, kontu eduki degu lo egiteko lekua aukeratzean, ziurtatu inork ez gaituela ikusi eta leku oso bakarti batean jartzen genuen denda. Eta zortea eduki degunez, Bai “Jiroft”-en eta bai “Khanuj’-en Alik eta bere lagunen etxean egin degu lo. “Jende ona”

Eta orain hementxe gaude, hemendik 4 egunetara bukatzen zaigu visa, eta bihar Dubaira ateratzen den Ferrian ez daukagu tokirik, eta hurrengohontzia hemendik 6 egunetara ateratzen dela esan digute.Bihar Ferrya ateratzen den tokira txirrindekin joango gera eta ea zerbait lortzen degun, bestela nahiko beltz ikusten degu panorama,

Baino hori hurrengo mail-ean idatziko det.

Oraingo honetan ea argazkiak heltzen diren. A bai, karetarekin ateratzen den emakumea, ez dago karnabaletan, horrela dijoaz emakumeak hegoaldean gizonek aurpegia ikusi ez diezaioten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s