Galeria

Dubai-tik (Emirato batuak)

Duela 5 egun iritsi ginen Iranetik, eta hau egia esanda beste mundu bat da. Hala ere mail hau
Iranetaz hitzegiteko idatzi det.Iranetaz orain idaztea erabaki det han barruan dena kontrolatzen dietelako atzerritarrei. Telefono dei guztiak, Mail-ak, atzerritik bidaltzen dituzten paketeak,…. Dena.
Egia da ere Euskeraz hemen inork ez duela jakingo, baino bada ez pada

Iranetaz zerbait aditzen nuenean, Pakistan, Afganistan moduko Herrialdea izango zela
iruditzen zaidan,baino esan beharra daukat ez duela zer ikusirik. Arrazoi nagusia kriston petroleo pila duelako da. Hemengo bizi maila, Espainiko bizi maila bezelakoa da. Hemen
errepideak, trenak, autobusakkalitate oso onekoak dira. Gobernuak,hauek oso ondo zainduak dauzka. Hala jendea ez dago baterepazik hemen.

Duela 30 urte reboluzio bat egon zen. Lehen “sha” erregearen menpean zegoen Iran, eta honek bere herriarentzat lan egiten zuen. Petroleoarekin irabezten zen dirua ondo banatzen zuen herriarekin eta herrialde oso aurreratua zen. Tipo oso liberala zen eta Musulman erlijioak agintzen duen”parda”arauak pixka bat ahaztuta zeuzkan. Erlijiotasunaren aldetik, Egiptoren modukoa izatea nahi zuen berre hirrialdea, eta hau jende asko ez zuen gustoko. Hemen gainera musulman erlijioan bizitzako gauzarik garrantzitsuena askorentzat, “Koran”liburuak esaten duena egitea da.
Irak-etik ateratako”Iman Khomeini” “Mula”(musulmanen apaiza, apaiza gehienek bezala esandakoa sinisten ez dutena baino jendeari sinistu erazten saiatzen direnak) radikal bat agertu zen eta agindu zuen lehendabiziko gauza “gasolina,ura, gasa eta elektrizitatea mundu guztiak
doahin edukiko zuela, beste aldetik “Sha” erregea musulmanen etsaia zela ohiukatzen zuen bitartean.
Elekzio batzuk egon ziren eta oraingo honetan Iman Khomeinik irabazi zuen.
Irabazi eta hurrengo astean 35000 pertsona hil eta lurperatu zituen. Eta hurrengo ez dakit zenbat asteetan beste hainbeste akabatu zituen. “Koran”-ak duen “parda” arauak legetzat jarri zituen eta handik aurrera emakume guztiak beloa eraman behar zuten buruan besteak beste.
30urte pasa dira eta oraindik kalean daude jendea nola jantzita dijoan kontrolatzen duten poliziak. Legea errespetatzenez badute, komisariara.
Kriston zensura dago eta telebistan bakarrik gobernuak jarrita dauzkan 5 kanalak ikusi daitezke, nahiz eta ilegala den kanal satelitarrak jende askok etsean eduki.
Duela urte gutxi unibertsitate oso bat greba egin zuen dagoen gobernuaren aurka, ikasleak barruan itsiegin ziren egun osoa kartelak lehioetan jarrita. Gauean poliziak sartu eta ikasle guztiak akabatu zituzten. Edozein pertson gobernuataz gaizki esaka harrapatzen badute, desagertu egiten da. Herrialde osoak ikusi zuen zer gertatu zen unibertsitate hartan, eta zer gertatzen den jendearekin, baino ezin dute ezer egin.
Iman khomeini hil egin zen duela urte batzuk, baino ondorengoa berdina edo okerragoa da, Iman Homenidu izena.
Urtero %20-ko inflazioa dagoen herri batean, aberatsak aberatsagoak dira eta Pobreak, pobreagoak. Puntu batera heldu dira ze nahiz eta soldata ona eduki jendea ez da iristen hila bukaeraka.
Pertsona batzukin hitzegin eta irtenbide bakar bat ikusten dute, Irak-en bezala gertatzu zena. EEUU etorri eta gerra hastea oraingo gobernua hortik kentzeko modu bakarra.
Elekzioak daude, baino oposizioan gobernuak jarritako bost pertsonaje daude, eta horrela lau urtetatik behin.
Bestalde herrialdeak aberastasun asko dauka. Nahiz eta ekialdea eta hego-ekialdea basamortu hutsa izan (Khavir basamortua) Turkiako aldean, ipar aldean etahegoaldean lau urtarobatera egoten dira. Urteko edozein sasoietan maeta guztietako fruta eta barazkiak dute. Kanpoaldetik ezer edo ia ezer inportatu ezin dutenez(europako eta EEUU-ko sanzioengatik), behar duten guztia iranen egiten da.
Atzerritarrantzat honaoporretara etortzea oso ona da. MerkeaEuropatik datorrenantzat eta oso segurua. Hotel onak eta jende ezin hobea. Dena oso erraza. Janaria gainera gainera ezin hobeagoa prestatzen dute. Ni “tadik” izeneko janaria erotzen nau.
Herrialde oso handia eta petroleao oso merkea denez oso merkeak dira autobusak, taxiak, trenak eta egazkinak ere.

Guk egia esanda oso ondo eta gustora ibili gera nahiz eta gidariak oso oso txarrak izan, eta errepide nagusietan arrisku asko egon. Hala ere sartu eta handik hiru ilabetetara berriz atera gera besta alde batetik.

Orain Dubaien gaude eta hemen baidagoela dirua.
Hau beste mail batetarako utziko det.

Gabonak ondo pasa eta betibezela gehiegikeri asko ez egin.
Aurreko bi gabonak Nepalen pasa nituen, baino oraingo honetan beroagoa den herrialde batean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s