Galeria

Abu Dhabi (Emirato batuak)

Dubaien 5 egun pasa ondoren, Abu Dhabi-ra etorri behar izan degu, Espaniko embajadan
paper batzuk egin behar ditugu, eta atzo heldu ginen.

Dubai-era duela 5 egun iritsi ginen goizeko bost-ak aldera Ferry batean. Egun sentia zoragarria zen eta hiria nolakoa izango zen aztarna ttiki bat eman zigun.
Pasaportearen gauzak eginda, erreza izan zen Europearrak garelako, hirirantz joan ginen
txirrindaz. Gure ustekabea non geunden lekua, ez dakit zen bat km karratu etxe berriak eraikitzen ari diren. Aurrerago joan km batzuk eta berdin, gainera ez nola nahiko etxeak, 20 pisutako baino garaigoak!!!!!!
Zentro komertzial batean sartu ginen dirua aldatzera eta hau honek ere txundituta utzi gintuen. Ni egia esanda Zentro komertzialetan ez naiz asko ibili eta horrelako eraikuntza bat ikustea….
Baino oraindik ustekabeko handiagoa geneukan. Iranetik amerikar batekin kontaktuan jarri ginen bere etxean lo egiteko eta hara joan ginenean…………. zer da hau?
EEUU-ko empresa batean lan egiten du Ingeniero bezala, eta Dubaira 6 astetako etorri da lanera. Empresak duen 17 pisutako eraikuntza bateran utzi dio pisu bat. Lehen pisu hau normalean alokatuta egoten zen. Prezioa? 5500 Euro hilean!!!!!!
Bai, ondo irakurri dezute, eta orain gu logela batean lo egingo degu. Lujo esoa. Goiko pisuan, terrazan Igere lekua, Jacuzzi, eta gimnasioa!!!!!!!!
Goizera joaten ginen gimnasiora gorputza pixka bat indartzera. (etxetik atera nintzenean 69km pisatzen nituen, pottolo ez nengoen, eta orain 59 kg pisatzen ditut. atera kontuk.)
Gimnasioa eta gero Jacuzzi eta bukatuta gero gosaria. Ikusten ez bada ezin da ulertu, baino horretaz ere hemen etxe eta kotxe artean nazkatu egin nintzen.
Txirrinda hartu eta 160 km eginda Abu Dhabi-n gaude.
Kontaktatu genuen tipoaren etxera gindoazela, kanadiar neska batekin topo egin genuen, hemen bizi da eta bera ere txirrindakin zijoan atzean alforjak zituela. 2 minutu hitzegin eta gero ea bere etxean egon nahi genuen galdetu zigun. Pena hartzen zuela datorren 3 egunetan etxetik kanpo dagoelako, baino giltza eman zigun eta lasai ibiltzeko, gure etxean bezala sentitzeko. Apartamentuen guardari abisua emango ziola gu joango ginela.
Helbidea mapan erakutsi zigunean gure poza!!!!!!! Hondartzatik  100metrotara dauka etxea!!!!!  Hemen itxaron behar ditugun 4 egunak lasai ederrean egongo gera hondartzatik paseoan eta bainatzen!!!!!!
emiratos Arabes Unidos-en uste det Indiar eta Pakistandar gehiago daude Emirati-asak baino. Esku lana asko behar da eta hauek India eta Pakistandik etorrita ez dira kexatzen nahiz eta egunean 10 ordu 50 graduko temperaturan lana egin. Soldata 200 Euro. Eta hemen dena oso garestia da. Logela ttikitan bizi dira 4 edo 5 pertson. Patata eta arroza janda bere familiei Indian eta Pakistanen diru pixka bat bidaltzeko sobratzen zaien.
Hala ere nahiz eta hemen lana gogor egiten eta esplatatuak izanda, Indian eta Pakistanen baino etorkizun hobeagoa daukate, tunel bukaeran argi pixka bat ikusi dezakete.
Eta bitartean dirua daukaten jendea kriston kotxeetan ibiltzen, hilean 5500 euroko apartamentuetan bizitzen, eta kabiarra jaten.
Trafiko arazoak edukitzen hasi dira eta hori konpontzeko lege bat atera dute. Soldata ttikia duen jendeak ezin du kotxea eduki!!!!! Eta ahalkola erosi nahi izan ezkero, zer irabazten dezun erakutsi eta horren arabera zenbat erosi dezakezun esaten dizute. Horrek esan nahi du Indian eta Pakistandar langilean ezin dutela kotxea eduki eta ezta ere alkohola erosi.
Kotxeetaz ez dut ulertzen, baino ateratzen duten zalaparta kontutan edukita, kristonak izan behar dute, eta duten tamainarengatik era ez dute gutxi balioko, eta zalapartarena ez da tubo de eskapia zulatuta daukatelako!!!!!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s