Galeria

Salalah-tik (Oman)

Bai, dagoeneko Oman ia osoa zeharkatu degu, dena ez esateagatik.
Emiratesoko ilusioa ondoren, ilusioa edo espejismoa. Basamortu erdian zer egiten ari diren sinistea ederki kostatzen ari zait oraindik.
Emiratis-ak %15 bakarrik dira, eta denak diruz lepo daude. Ez dute lanik egin behar eta beraien seme alabek ere badakite ez dutela sekula santan lana egin beharko.
Alde batetik petroleo asko dagoelako herrialde honetan, eta bester aldetik, atzerritar batek negozio bat iraeki nahi baduelako, negozioaren %51 emirati batena izan behar duelako. Hau da, atzerritarrek beraiek bakarrik ezin dute inondo propietaterik bere izenean eduki, ez bada bertako gizon edo emakume batekin sozio egiten.
Beraz, beraien sinadura behar denez esanez beraiena dela negozioaren erdia baino gehiago, hilero irabazien erdia eskatzen dute beraientzat kolperik egin gabe.
Beste aldetik, Indiar eta Pakistandar betea dago Emiratos, eta gehienak 200 euro kobratzen hilean 14 ordu eguzkipean lana egiteagatik.
Asko gustatu zitzaidana zera da, Dubai bezalako hiri handi batean, 200 herrialde ezberdinetako jendea elkarrekin bizitzen ikustea inongo arazo seriorik gabe. Munduko jendea aurki daiteke. Filipinas, Siria, New zelanda, …. Erlijio eta ohitura ezberdineko jendea elkarrekin. Eta Indiarrak autobusaren zai ikustea inor kolatu gabe harrituta utzi ninduen gogoratuz nola ibiltzen diren bere Herrian.
Abu Dhabin egin beharreko papelak egin nituen eta martxa. Al-ain era egun batean iritsi ginen 171 km eginez. Orain arteko distantziarik luzeena egun batean, eta Laurak ere inongo arazorik gabe egin zuen.
Egun bat atseen hartu eta Oman-en sartu ginen. Egia esanda herrialde honetaz ez geneukan ia informaziorik eta harritu egin gintuen lehendabiziko gauza, mugan ez zegoela inmigrazioko ofizinarik visa egiteko. 45 km egin ondoren zegoen gure zai  ofizina visa eta papeleo guztia egiteko. Alforjak mihatu zizkigun poliziak, berarekin 2 minutu hitzegin hostean, senar emaztea ginela esanda, seme-alabarik ez edukitzeko nola egiten genuen galdetu zigun. Kondoia erabiliz esan genion eta hortxe hasi zen mila galdera-erantzuneko
elkarrizketa. Kondoia ikusi nahi zuela!!!!!
Azkenean dena ederki bukatu zen, baino Omaneko lehenbabiziko esperientzia izatea…
Gero errepidean dauden denda gasolindegi…. India, Bangladesh edo Pakistaneko jendea aurkitu genituen. Omaniarrak kriston todoterrenotan ikusten ditugu abiada biziz pasiaz bozina txoruk bezala joz. Egia esanda 17 egun hauetan ez degu ia inongo erlaziorik eduki beraiekin.
Arabea bertako hizkuntz bezala dauzkaten bi herrialdeetan hilabete eta gehixeago pasa ondoren ia ez dakigu Arabieraz hitz bakar bat ere. Beti Indiar edo Pakistandar-ekin eduki degulako harremana eta bereiekin Inglesez edo Hinduz hitzegiten degulako.
Baino beti ere badaude kasu arraruak:
Oman-en 6. egunean, txirrindan gindoazela todoterreno bat pitatzen azaltzen zaigu errepiderik gabeko lur eremu batetik, eta hara non aurreko egunean ezagutu genuen tipoa zen. Txirrindak bertan utzi eta kotxean igotzeko esan zigun .” Leave the bicycle here, nothing is going to happen. It’s my resposabibliy”.
Txirrindak bertan utzi, eta todoterrenoan igota, 2-3 km errepidetik aldenduta ez dakik zenbat arabiar zeuden han Gameilu apostuak egiten. Bizkarrean elektrizitatea duten kaxa batzuk jarri eta 2 km tako pista itxi batean libre uzten dituzte kotxeekin alboetatik jarraituz eta pitoa joz. Gero eskuan dauzkaten mandoekin, bakoitzak bere gameiluari elektrizitatezko korrenteak joz ederki pasatzen dute. Potrotamn jarri beharko lituzkete  beraiek kaxa horiek ea zer sentitzen zute!!!!!!
Horrela hiru karrera ikusiteko aukera eduki genituen eta berriz txirrindak hartuz aurrera jarraitu genuen.
14 egunetan 1250km egin ditugu tartean egun bateko atsedenaldia hartuz.. Basamortua besterik ez degu ikusi, basamortuko errepidea hartu degulako, egia esan ez genuen errepide hori guk ukeratu, haizeak aukeratu zuen. Haizeak hemen gogor jotzen du eta ipar-mendebaldeko haizea jotzen zuenez, gu hego-ekialderuntz hartu genuen.
Eguraldiak aldaketa nabarmena eduki zuen hiru egunetan eta kriston indarraz jotzen hasi zen beste norabide batetik. Ondarra altxatzen zuen eta ezin ikusi joaten ginen. Dendan geundenean babestua zegoen toki batean jarri behar izaten genuela, bestela haizeak hautsi egingo zuen, edozein zulotatik sartzen zen hondar puta hori. Beti platera hondarrez beteta genuela jaten genuen janaria, eta ezin ezer egin sahiesteko!!!
Eta Orain hementxe gaude, Salalah-n 3 egunetako atsedenaldia hartu, gaur Lauraren txirrinda konpondu degu, parrilla ehusteko zuekan tornillo bat ahutsi zitzaion eta uarrena hori aterata beste berri bat jarri diogu.
Dena ondo badago, bihar martxa degu eta 2-3 egunetan dena pentsatu bazala joanda Yemen-en sartuko gera. Hemen ez dago petroleorik eta hasiera batean Pakistan bezalakoa izango dela somatzen degu,
Baino hori heltzean ikusiko degu.
By ¡¡Plantate!! Posted in Oman

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s