Galeria

Taizz-etik (Yemen)

Egia esanda Yemen-i buruz ez gebekien ezertxo ere ez, baino jendea turistak bahitzen zebilela entzunda genuen.
Hala ere 20egun pasa ondoren, oraindik ez gaituzte bahitu, eta herrialdea oso interegarria dela kontuatu gera.
Salalah-tik hasiko naiz, Oman-en, Yemen en satu baino lehen atsedenaldia hartu genuen hiria
Atsedenaldi hau eta gero, Yemen-era heltzeko genituen 160km egiteko ederki sufritu behar izan genuen. Bidai osoan igo ditudan aldaparik aldapatsuenak iza dira nire ustez.
Laura orain arte Islamabad-eko pajara kenduta, indarrez limiteen egon den eguna izan zen Yemenera heltzeko azkenekoa. Hala ere hortzak estutzen dakienez, aurrera egin genuen Sarfait-era heltzeko. Han Hindu jatetxe batean Indiar janaria dastatzeko geneukan azkeneko aukera aprobetxatu genuen.
Hantxe, Yemengo atarian, Yemeniar batek gonbidatu gintuen gau harretan bere etxean lo egiten, eta jende honen hospitalidadea ezin hobeto dastatzeko aukera izan genuen.
Berriz ere muga, gorroto hartzen hasi nion mugeiaspladi bidai honetan, eta orain konturatze naiz arazoak eta ezberdintasun sizoal, kultural eta ekonomikoak sortzeko  besterik ez dutela balio.
Visak 75U$, beste labankada!!!!!  Edo pagatu edo ez zarete sartzen!!!!! no comment
Yemengo lehendabiziko aldapak kriston ikuspegiarekin behera eduki genituen. 12 km zehatz esateko, eta horiek eginda erderaz hitzegiten zuen Yemeniar bat topatuta, bere etxera joan ginen jan eta lo egitera. Lehen, yemengo gobernuekmilitarrak Cubara bidltzen zituen, baita ikasleak ere ikastera, eta hegoaldean ez da arraroa erderaz hitzegiten jendea topatzea.
Hemendik aurrera gure ohiturak ahaztu eta egoera berrietara egokitzea tokatu zitzaigun. Gauez toki bakartietan lorik ez egitea (beti egiten genuena). Mundu guztiak horretaz abixatu zigun!!!! Orain herrietara joan eta denda jarri ahal genuen galdetzen genuen. Jendeak lehendabiiko egunetan berien etxeetara konbidatzen gintuen afaldu eta lo egitera!!!! Jende benetan ezin hobea. Eguerdiko ordu beroenetan herri ttikietara joatn ginen atseden hartzera, eta beti nahiz eta ezetz esan arroza plater ederra arraiarekin ekartzen ziguten.
Hala ere 4. egunetik aurrera polizia kotxe bat atzetik genuela joan ginen, Kuartel poliziaetan lo eginez eta edonora joan nahi bagenuen, polizi bat ondoan metralleta eskuan zeukala. Ez da batere erosoa horrela ibiltzea eta asko mugatzen zigula sentitzen genuen.
700km eginda Al Mukalla-ra heldu  eta hemendik txirrindan jarraitzeko baimen berezi bat eskatu genuen poliziara joanda. Ezetz ean eta hortik aurrera Aden-era heldu arte
(500km) kotxen eramango gintuztela esan ziguten inongo aukerarik utzi gabe.
Kotxeko bidea eta Adan-eko lehendabiziko eguna txundigarriak izan ziren (extremoak ez esateagatik). Eta ha eduki genuen topaketa bihotzean betirako geratzen diren horietakoa izan zen. Eskerrik asko Mohamad eta Ali-ri denetan lagundu zigutela eta oraindik laguntzen ari zaizkigunak.
Djiboutiko visa poltsikoan genuela Al Makha-ra dauden 300 km egiteko asmoz atera eta egun bat falta genuela heltzeko, haize bolada batek Laura lurrera bota zuen. Ez zuen mina askorik hartu,baino atsedena hartu behar du belaunean mina oixka bat nabaritzen duelako.
Aliri esker hontziak ez daudela badakigu hurrengo 3 egunetan eta turismo pixka bat egitera joa gera bere andrearen etxera Taizz-en. Toki ederra eta jernde ederra.
Asian 2 urte eta 5 hilabete pasa hostean laister Afrikara helduko gera. Beste mundu bat, beste kontu bat.
By ¡¡Plantate!! Posted in Yemen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s