Galeria

Yemen-etaz informazio pixka bat

Egia esanda han oso gutxi dakigu Yemen-etaz, alde batetik inori ez zaiolako interesatzen eta bestetik, hemen zerbait gertatzen denean gobernuak ondo estaltzen du
han ezer ez jakiteko.
1990. urte arte bi Yemen zeuden, Iparraldekoa eta Hegoaldekoa. Biak independienteak gobernu banarekin. Hegoaldekoa askoz aberatsagoa, itsasoan arrantza egin eta zuekaten petroleoa eta gasa salduz, zeukaten gobernuak ondo banatzen zuen dirua eta jendea orokorrean ondo eta gustora bizi zen.
Eta iparraldeko Yemen, basamortua eta “gat” izeneko droga bat besterik ez zeukaten. Droga hau Iparraldean legala eta hegoaldean ilegala zen.
Hala ere Hegoaldekoaren populazio bikoitza zen.
Esan bezala 1990. urtean Iparraldeko Yemen-ek, hegoaldekoa indarrez hartu eta ordutik aurrera Yemen batu bat bihurtu zen gobernu bakar batekin. Presidentea Iparraldekoa da, eta lehen Hegoaldean zegoen presidentea Oman-era alde egin behar izan zuen bizitzen jarraitu nahi bazuen.
Nahiz eta 1994.urte arte gauzak ondo nahiko ondo joan, hegoaldeko jendeari bizi kalitatea gutxitzen hasi zitzaion, gobernuko lanpostu eta laguntza gehienak Iparraldeko jendearentzat zirelako eta oraindik horrela direlako.
Gaur egun herrialdeko gizonen %90-ak ia egunero Gat kontsimitzen du dirutza bat pagatuz.. Hemen eta Djiboutin hain famatua den zuhaitza. Hosto eta adar mutur berriak jaten dira, jan baino, matxukartu eta ahoan edukitzen dute.
Gobernuak esaten du lanean eta ikasketetan eta projektotan  konzentratzeko osoona dela, ez dela adiktiboa eta gorputzean eta buruan inongo eraginik ez duela epe luzera. Hala ere
ikusi dugunarekin argi daukagu kontsumitzen duen jende gehienak etzanda edo eserita ezer egin gabe egoteko kontsumitzen duela batez ere bazkariaren ondoren, eta jendeak ezin duela egun bat bera ere hori hartu gabe egon.
Laurak eta nik hiru aldiz probatu degu, eta niri behintzat alteratu egiten nau eta ezin egon izugarria jartzen dit. Ariketa egiteko ezin hobea dela esango nuke, baino ni behintzat hori hartuta ezin det eserita edo etzanda egon.
Hegoaldean herri eta gune batzuetan egoera hain txarra da non Hadramawt eta Shabwah distritrotan batez er talde armatu bat sortu da gobernuari presioa sartu eta dauzkaten eskakizunak nolabait lortzeko.Duela urte dexente, poliziak akabatuz gain, turistak Hil eta bahitu egiten dituzte presidentea nolabait pixka bat arduratzeko.
Esan beharra daukat Yemen-en turistek daukaten arriskua benetakoa dela, baino esan bezala batez ere distrito horietan, eta poliziak ederki zaintzen gaitu nahiz eta beraiek ere objetiboa izan.
Txirrindan ibiltzeko, nahiz eta herrialde gehieneko jendea oso atsegina izan, polizia gu eskoltatzen ibiltzea eta toki batzuetan polizia kuarteletan bakarrik lo egin izateak askatasun dexente kendu digula sentitzen degu, eta horrela ibiltzeko, gu behintzat nahiago degu lehen bit lehen hemendik alde egin.
Baino eguraldia ez dago gurekin eta hemen gaude Al Mokha, hain hospetsua den Moka Kafea hazitzen den herrian itsaontzi baten zai, baino haize bortitza kontrako norabidean jotzen duenez ezin dira hontziak itsasora atera.
Espero det Djiboutin txirrinda dendaren bat egotea, hemen ez dagoelako ezertxo ere ez. Eta juxtu Afrikako atean atzeko llanta ahutsi egin zait eta anhiz eta oraindik asfaltoan ibili naiteken, egun gutxi batzutako bizitza geratzen zaio. Benetan espero det zerbait aurkitzea, bestela panorama ederra daukat.
Asiako azkenengo herrian 30644km.
By ¡¡Plantate!! Posted in Yemen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s