Galeria

Addis Ababa-tik (Ethiopia)

enean heldu gera, eta nahiz eta errepidea osssssssssssssso txarra ez izan lasai hartu degu.

Behin irakurri nuen, gauzak gaizki dijoazenean, hobetzeko aukera gehiago dutela okertzeko baino. Eta okertu ezkero, behin lurra jotakoan, hobeteko aukera besterik ez dutela.
Hala gertatu zitzaigun guri, Deportatu eta berriz Djiboutira itzuli behar genuela konturatu ginanean lurra jo genuen momentu hortantxe.

Etiopiatik deportatu eta gero, berriz Djibouti hirira joan ginen Etiopiako visa ateratzera. Hemen segituan egin ziguten eta joandako egun berean eguerdiko 14:00 etan visa poltsikoan geneukan.

Djibouti-Etiopia muga zeharkatu bezala dena aldatu zen. Jende jatorra, irriparrak, lasaitasuna batez ere, gainetik 20 kg motxila bat kendu bagenu bezala sentitzen ginen.
Hemendik Etiopiako Afar distritoan sartu ginen eta LAurak esaten zuen bezala “esto es de documental de la 2”. Kriston ikuskizunak eduki genituen uneoro. Batez ere jendearen aldetik, nola dijoazen jantziak, nola bizi diren…
Kontatzen saiatuko nintzateke, baino alperrik, ikusi arte ezin d imaginatu ere egin.
Hantxe ere susto ederra eduki genuen, errepide ondora inguratu ziren 3 tipokin. Baino beti bezala aurrera egin genuen arazo askorik gabe.

Handik Highlands-era igo ginen eta berriz 3200 metrotara ibili behar izan genuen. Laurari batez ere beti aklimatatzen kosta egiten zaio, baino 3-4 egun pasata berriz ederki ibiltzen da.
Dessin Voluntario amarikar baten etxean txirrindak utzita, atsedenaldia hartuz LAlibela-ko elizak ikustera joan ginen, harrian egindako eliza zaharrak. Dena eskuz egin zuten duela 800 urte, eta zenbat jende behar ote zuten hori egiteko oraindik ezin dute kalkulatu.

Berriz ere leku turistikoetan dagen jende mota ezagutzeko denbora izan genuen, eta geroz eta gutxiago gustatzen zaigula konturatzen gera. Bakarrik dirua dauka jende horrek burua, eta horrelako jendearekin baino nahiago degu zakurrekin edota arratoiekin hitzegiten saiatzea.

Txirrindak hartu lau egun eta gero eta 400km eginda Addis Ababara heldu gera, Etiopiako kapitala.
Afrikako hirietan gauez ibiltzea ez dela segurua entzunda geneukan, eta hemen ikusi degu, egunez ere toki batzuetan hobe dela ez sartzea.

Heldutako egunean hotel baten bila geundela Alemaniar bat gerturatu eta bere etxera nahi genuen denbora guztia egiteko ongietorriak garela esan zigun. Proyektu batean lana egiten ari da eta kriston etxea du berarentzako.
Dagoeneko 4 egun pasa ditugu, eta bihar azkenengo eguna izango da hemen. Euri sasoia hasi den arren, pixkanaka hegoalderuntz goaz, eta nola hala euriak saiesten saiatuko gera.
Badakigu Kenyako mugaraino Asfaltoko errepidea daukagula, hala ere askotan nahiago degu hondarra asfalto txikitu hau baino.

Baino hori beste kontu bat izango da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s