Galeria

Ethiopia

Bai, Ethiopia atzean utzi degu eta pozik gaude horregatik.
Behin Addis-Ababan 18 egunetako atsedenaldia hartu eta gero, Gure Stefan lagunataz agurtu eta aurrera jarraitu genuen hegoalderuntz. Alemaniar honen etxean 18 egun pasa genuen, kriston txalet puska zeukan eta Ethiopiatik kanpo geundela ematen zuen.
Euri sasoian geunden eta bagenekien egunero eguerditik aurrera kriston jasa botatzen zuela, beraz eguerdiko 13:00 edo !4:00ak arte txirrindan ibili eta geratu egiten ginen.
Hainbesteko atsedenaldia eta gero berriz txirrindan pisu honekin hastea gogorra egin zen, batez ere belaunentzako, baino ordu gutxi ibiltzen ginenez ez zen hain txarra izan.
Helburua Ethiopiatik ateratzea zen lehen bait lehen. Oso pisai politta baino jendeari buruz ezin det gauza honik esan. Azkenenan edozein kontaktu beraiekin saiesten genuen. Hori ez da gure jokabidea, beti jendearekin harremana edukitzen saiatzen gera, baino zer zegoen ikusita erabaki hori hartu genuen.
Guregana hurbiltzen zen jende guztia diruaren bila zetorren. Laugarren esaldirako dirua eskatzen zigun. Edozeini galdera bat edin ezkero, (Nondik deitu dezakegu telefonoz? Non dago hotel bat?) eskuarekin seinalatu eta gero edo guri 10 metrotan bidea erakutsi eta gero dirua eskatzen ziguten. Nazkatuta!!!!!!!!!
Haizea azken aldi honetan aurka eduki degu eta nahiko gogorra egin zitzaigun Moyale-ra(muga egiten duen herria) iristea. Batez ere Laurari egun batzutan oso gogorra egin zitzaion. Egun batzun egon ziren atzean geratzen zena segituan, haizea aurka, nerekurpilean eta atzean geratzen zena. Indartsu sentitzen zela esaten zuen, baino….
Handik egun batzutara konturatu egin zen ar\tzeko kurpila ia haizerik gabe zeukala. Beriz puztu eta hurrengo egunean Moyalera iristeko egin genituen 107km arazorik gabe egin zituen betiko moduan.
Hori bai, bidean fruitu tropikalak jateko aukera eduki genituen. Mangoak (30 mango= 1Euro), pinak, denetatik. ori izan da niretzako Ethiopiako gauzarik onena. Eta nola ez, hegoaldeko begetazioaren kolore orlegia. Oso politta.
Moyalen 3 egunetako atsedenaldia hartu genuen. Berriz ere ondo jan eta hotel merke eta serio bat aurkitu genuenez (nagusiak musulmanak ziren) oso gustora egon ginen.
Hiru eguneko atsedenaldia bagenekielako Kenyan, lehendabiziko 550 km asfaltorik gabekoak direla, eta ez nola nahikoak.
Dagoeneko 250km egin ditugu eta orain arte harrapatu degun errepiderik txarrena izan da, baino hori beste kontu bat da beste baterako.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s