Galeria

Isiolotik (Kenia)

Ba bai,
Esan bezala Keniak ongi-etorria eman zigun 560kmtako asfaltorik gabeko pista batean.
Benetan hasiera batean uste nuela ez zela hain txarra izango, jaiotzez baikorra izan bainaiz, baino orain arteko pistarik txarrena izan da.
Zati batean hainbeste harri eta salto zeunden ia ezin ginela txirrinda gainean ere joan. Oreka mantentzea garaipen bat zen.
Oraingo honetan ez zeuden planak, zenbat km egingo ditugun, hemen edo han lo egingo degun. Hemen bakarrik ez eroritzea eta aurrera jarraitzea zegoen. Eta egun osoa txirrindan pasa eta gero km-ak begiratu eta 38,5 km egin ditugula ikusten genuen.
Pentsatzeak, aurretik horrelako beste 400km geneuzkala, lo egiteko gogoak kentzen zizkigun. Hala ere gauerako lehertutak geundenez, luzamenduak egiten lo geratzen ginen.
     Oraingo honetan ere LAurak erakutsi  dit badakiela hortzak estutzen eta aurrera tiratzen. Nahiz eta behin baino gehiagotan malko bat edo beste aldegin edo eta kotxe bat hartu eta ni bakarrik uztea pentsatu zuen arren, azkenean berak ere bide osoa egin du.
Orain 560km horiek pasa direnean atzera begiratzen degu eta pozik gaude. Ez, pozik egin ditugulako, baizik eta badakigulako ez ditugula gin behar. Orain asfaltoa hasi da eta merezi degun atsedenaldi hau eta gero berriz errepideaz gozatzen hasiko gera.
Hala ere ez pentsa dena txarra izan denik, hitz eta irripar gutxiko gunak izan dira, amorru askokoak ere bai, baino batez ere norberaren barruan begiratzeko egun luzeak izan dira. Barruan dagoen bide horretan aurrera egin degu eta orain konturatzen gera hazi egin garela.
Herrien artean dauden distantziak eragin handia eduki du guregan ere. Basamortu honetan urak bizitza balio du. Orain da euri sasoia eta haurten ez da tanta bat bera ere erori. Jendeak animaliekin batera eta bestera dabil, ur puntuak bilatuz eta horiek lehortu hala geroz eta urutiago joan behar dute ura bila. Eta badakite datorren urte arte ez dela euri gehiago egongo, dagoeneko euri sasoia bukatu delako eta ez du euri tanta bat ere bota egin!!! Baino ura aurkitzen badute ere, nahiz eta ganaduak eta beraiek edateko eduki, badakite orain arte zaintzen ibili diren behi, ahuntza eta ardi guztiak hilko zaizkiela, belar bat ere egeri ez delako. Edateko bai, baino jateko ez…. Eta jende hau animali esnez, odolaz eta pisez dena nahastuta egindako likido batetaz bizi da batez ere, eta ederki dakite animaliak hil ezkero…… zer gertatuko zaien beraie ere……… Eta datorren urte arte ez dago euri gehiago. Hala ere, hemen bizirik jarraitzea guda bat da, non egunero burrukatu behar den, eta hala bizi dira eta biziko dira betirako. Burrukatuz.
Guk urarekin eduki genituen arazoak kontatu behar nuen, baino gogoak kendu zaizkit. Gu dagoeneko hona heldu gera, eta egunero dutxatzen ari gera.
Advertisements
By ¡¡Plantate!! Posted in Kenia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s