Galeria

Kenia

Egia esanda, Kenyari buruz gauza guztiak baikorrak esan baherra daukat.
Jende zoragarria, denak inglesez hitzegiten dutenak. Eta poliziak ere ezin hobeak.
Basamortua alde atzean utzita Mt Kenya aldera joan ginen. Dena berdea, dena politta, ura toki guztietan eta garbi garbia.
Hemen hasi ginen ikusten turista pillo bat. Denok Todoterrenotan alde batera eta bestera. Presaka bakarrik 20  egun dituztelako. Eta nola ez, diruz gainezka.
Ez dakizue nola izorratzen didan horietako batekin konparatzen nautenean. Gu txirrindan goaz, denbora soberan degula eta inongorako planik gabe. Eta diru justua gastatzen. Nola ostia pentsatzen dute berdinak garela? Beno, badakit Txuriak garelako.
Aldaketa nabarmenena asfaltoa harrapatu genuela da. Berriz 100 km egunean egiten. Fruta barra-barra. Mangoak, platanoak, naranjak… Hau da gozamena.
Mt kenya elurra pixka batekin ere ikusi genuen baino denbora gutxi, egunero goizean lainotu egiten zen eta egun osoa izkutatuta zegoen.
Zortea eduki genuen eta Lauraren lagun baten laguna Nairobin bizitzen ari da. Etxea geneukan egoteko. PRimeran!!!!!.
Atseden 2 egun hartu, supermerkatu handitan denetatik aurkitzeko aukera geneukan. Naozilla, Kakahueteko mantequilla, pizza familiar bana jan genuen Laurak eta nik. Berriz lasaitasunaz gozatzeko aukera.
Pentsatzeak hemendik 300km -tara basamortuan, Keniatarrak ere egarriz hiltzen ari direla, gezurra dirudi. Baino inori ez zaio ardura.
Gainera, batzuk hiltzen badira Europatik laguntza gehiago helduko dira, beraz gobernuarentzat ederki dator.
Hemendik Tanzania aldera abiatu ginen eta Klimanjaro ikusi nahi genuenez piska bat desbideratu, berriz ere Pistan 300km egin (oraingo honetan nazkatu egin gera, masokak ez ote garen pentsatzen ari gera), eta bapatean, goiz hartan KLimanjaro gure aurrean geneukan. Egunez laino artean egon zen, baino hau oso oso politta izan da. Hantxe egon ginen ari begira ez dakit zenbat denbora. Argazkiak atera eta atera.
Konturatzerako Kenya bukatu egin da!!!!! Ona izan da. OSo ona. Afrikako onena orain arte dudarik gabe. Eta azkeneko momentu arte polizia zoragarria izan zen. Mugara ilundu baino ordubete lehenago iritsi ginen etaez genuen Tanzaniara ia gauez heldu nahi. Herrialde berriak beti aldaketa barriak ekertzen ditu nahiz eta “turista” gehienak ez konturatu, dendarekin hortik lo egin behar duenarentzako aldaketa garrantzitsuak dira.
Poliziei eskatu genien denda jartzeko tokia eta oso erreza izan zen. Mugan bertan, parke ttiki batean komuna eta dena zuela utzi ziguten tokia. Ura ekarri, ea afaria behar genuen ere galdetu ziguten, baino denda jartzeko tokiarekin nahikoa geneuka,
“Asanti sana” (eskerrik asko)
By ¡¡Plantate!! Posted in Kenia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s