Galeria

Lilongwe-tik (Malawi)

Ez dakit noiz izan zen idatzi nuen azkeneko
emaila.
Baino Tanzaniatik izan zela uste dudanez, hortik jarrituko det.
Dagoenenko eguna finko bat genuen nere familia topatzeko
Malawiko kapitalean, eta aurretik oraindik km pila geneuzkan.
Beraz 4 egun txirrinda 400 km eginez, bi egun etseden hartu eta beste 400km
egiteko planak genituen beste lau egunetan.
Horrela hilabete pasa degu, eta nahiz eta gorputzak ondo jasan,
burua pixka bat nazkatu da.
Tanzanian, Kenian bezala jendea oso jatorra izan da, asko lagundu,
ia inork ez zuen eskatzen eta nahiz eta gutxik inglesez eskatu ederki egon da.
Hala ere, Kenian bezala, zerbait politta denean Parke Nazionala bihurtzen
dute eta ikusi nahi duenak dirutza bat pagatu behar du toki
interesgarri hauek ikusteko.
Zorionez, errepide nagusiak zeharkatzen duen Parkea ez da pagatu behar eta horrela Mikumi
Parke nazionala zeharkatu genuen txirrindan han zeuden animaliak ikusteko
aukera aprobetxatuz.
Oraingoan ere Mugako poliziari eskatu eta mugan bertan lo egin genuen Malawin sartu baino
lehen. Eta esan beharra daukat bete betean asmatu genuela.
Malawi jendez beteta dago, toki guztietan ikusten da gende pilla,
beraz gauean leku lasai bat jenderik gabekoa aurkitzea ia ezinezkoa da.
Egun batzuk ilundu zenean oraindik tokirik aurkitu gabe ibilita, ikasi degu
herrietara joan eta bertan galdetuta errezagoa dela.
Hortik aurrera errezagoa izan da.
Egunak soberan geneuzkala koturatuta, nere familia ettori arte denbora
egiteko laku ondoan dauden toki eder batzuetan atseden hartu degu.
Nkhata bay oso politta eta lasaia izan da eta hor 3 eguneko atsedenaldia
eginez indarrak berriz ere ederki berreskuratu gabe.
Banazko pancakeak txokolatearekin egiten ikasi degu eta ez dakizue
zein gustora jaten ditugun.
Toki eder honetan ezusteko ederra eduki det. Gauean
arratoi gosetu bat etorrita alforjan zulo ederra egin dit bertan zegoen hirina jateko.
5 zm diametroko zuloa egin dit hirina pixka bat jateko, eta oraindik ez det asmatu nola
konpondu.
Konturatzerako uztailak 9 da eta nere familiarekin topatu egin gera.
Zein ona berriz beraiekin egotea nahiz eta batzuk falta izan.
Gauza asko kontatzeko geneuzkan, baita galdera asko egiteko ere,
baino beraiekin paseatuz eta bizitzari hitzeginez pasatu dira
hemen egon diren 12 egunak.
Duela 2 ordu joan dira eta agur esateko unean ezin izan det malkoei eutsi.
Ez dakit noiz ikusiko geran elkar, baino beti bihotzean eramango ditut.
Advertisements
By ¡¡Plantate!! Posted in Malawi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s