Galeria

Botswana-tik

Livingstonen 11 eguneko hartu genuen aurretik planeatu gabe eta ederki
etorri zitzaigun.
Eskalatzeko pareta bat zeukaten eta hortxe ibili ginen egunero ahal genuen guztia emaneten.
Egunetik egunera indarrak hobera zujoazela nabaritzen nuen eta
aintzineko uneak etortzen zitzaizkida burura.

Baino hori ere bukatu zen eta Bostwanan sartu ginen.

Herrialde aberatsa, gobernua zuzena edo nahiko zuzena da eta herrialdea ederki dijoa.
Afrikan lehendabiziko aldiz jendeak ignoratu egiten gaitu eta benetan eskertzekoa da.

Orain lehor sasoia da eta dena gorri gorri dago. Ez da belar bat bera ere orlegia ikusten, eta populazio oso bajua denez akmpatzeko ez daukagu arazorik.

Lehendabiziko 300km-ak ia etxerik gabeko lur eremu batetik pasa ginen. Oso ospetsua da errepidetik kriston alefante pila ikusten direlako, eta egia da, batzuk ikusi genituen, eta politta izan zen.
Ez zen hain politta izan gauean dendan lo egin behar izatea jakinez horiek hortik dabiltzala, eta horrela gau batean gure dendatik 3 metrotara zengoen zuhaitz batekin
jaten aritu zen elefante bat. Gu denda barrun, soinuak besterik entzun ez genuen  egiten, ez genekien nora zijoan edo bere hanka azpian bukatu behar genuen. Pixka bat hitzegiten hasi ginen gure artean trompa soinua egin zuen arte, orduntxe hasi ginen errezatzen, eta ez dakit jainkoak edo elefanteak aditu zigun, baino ahndik gutxira alde egin zuen.

Benetan beldurra pasa genuela egun hartan, eta handi atera arte ez genuen lo oso lasai egin hurrengo egunetan.

Baino beti bezala une txarrak pasa egiten dira eta orain lasai ederrean lo egiten degu,
hotza pixka bat pasatuz, baino ederki.
Sudafrikan temperatura hobeagoa izago delakoan gaude eta hotzik ez degula pasako uste degu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s