Galeria

Pretoria-tik (Sudafrika)

Bai,
Azkenean herrialde honetara heldu gera, eta hasieran pentsatu baino askoz
errezagoa izaten ari da.
Kontu asko entzunak geunden, beldur asko sartu ziguten, baino
beti bezala jendeak dena gehitu egiten du.
Bostwanako kapitalean Gaboronen, txirrindulari baten etxean egon ginen 3 egun
atseden hartzen. Errepidean topatu ginen bera entrenatzen ari zen bitartean,
eta bere etxera konbidatu gintuen.
Logela eder bat hutsa zeukan, eta egunero dutxatzeko aukera eduki genuen.
Janari ederrak eta hizketaldi ezin hobeak.
Bostwanako telebistarako entrebista bat egin ziguten, eta hurrengo egunean alde egin genuen.
Bostwana herrialde aberatsa da, non presidentea ez da oso korruptoa eta jendea ondo bizi da.
Leku oso turistikoa da, baino sos garestia ere.
Lurraldea oso laua da, eta oraintxe bero egiten hasi du.
Handik atera eta hego-afrikan sartu ginen. Eta sartu ginen lehendabiziko dendan dena dohain eman ziguten.
Baserriak daude nonahi, eta iluntzen hasi zuenean horietako batean saru eta ea denda jartzea genuen galdetzean, arazorik gabe baietz esan ziguten.
Pretoria heltzeko lau egun pasa ditugu, eta etxetik etxera joan gera.
Bigarrengo egunean Gaboroneko bikoteak eman zigun kontaktuaren etxean lo egin genuen eta honek hurrengo gauerako etxe bat lasrtu zigun, eta honek hurrengo gauerako beste bat.
Horrela ibili gera, egunero dutxa goxo bat, elkarrizkaeta interesgarriak eta janari ezin hobea.
Egun batean ardoa edan eta kriston atxurrakin joan nintzen ohera, eta noal ez, hurrengo egunean kriston buruko mina.
Orain Pretorian pasaporteak berritzeko papelak egin ditugu eta nere aita eta anaiaren zai gaude. Bihar datoz egazkinean.
Internetez bere etxea eskeintzen duen tipo batekin kontaktatu genuen, bera txirrindularia da eta txirrindulariei eskeintzen die etxea.
Heldu ginenetik lan guztiak erreztu digute.
Beraz herrialde honetan ederki hasi gera. hiru edo lau pasa behar ditugu hal degun gauza interesgarrienak ikusten eta espero det orain arte bezalako egunak eta topaketak edukitzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s