Galeria

Sudafrika-tik

Bai, egia esanda ez dakit noiz bidali nuen azkenengo emaila, baino
egia esan behar badet aspertzen ari naiz email hauek bidaltzeaz.
Hala ere beste bat bidaliko det kontatzeko nola dijoan gere bidaia.
Uste det Botswanatik izan zela azkenekoa,
albiste eta erreferentzi guztiak esaten ziguten Sudafrikan kontu handiarekin mugitu beharko genuela, krimen asko daude eta beltzekin ez fidatzeko esaten ziguten
sudafrikatik ezagutu genituen txuri guztiak.
Eta egia esan behar badet beldurrez sartu ginen, ez baitgenekien nola egin hortik lo egiteko. Baino beti bezala jendeak pila bat handitzen ditu gauzak eta hemen ez da ezberdina izan.
Txuriak beltzak ezin ditutzte ikusiere egin , eta beltzak txuruekin berdina da.
Hemen dirua dutena txiruak dira, eta Sudafrikako lurraldearen zatirik handiena txurien esku dago.
Apartheid-etaz ideia ttikia neukan, oso ttikia, eta orain hemen nagoela eta jendearekin
hitzegin ondoren nere iritzia aldatu egin da. Baino ez esatea erabaki det gauzetaz pixka bat gehixeago jakin arte.
Hemengo jendearekin oso erreza da hemendik txirrindan ibiltzea, musulman hospitalidadea da, baino gure kultura berdinarekin, inongo arau eta limitaziorik gabe, batez ere emakumearentzat.
Gainera hizkuntza berdina hitzegiteak gauzak erreztu egiten ditu, eta egia esanda ederki moldatzen ari gera.
Europatik duela 350 urte inguru etorri zen jendea Afrikans bezala ezagutzen dira, eta beraien hizkuntza propioa dute. Hauekin edukitzen ari gera batez ere harremana eta benetaz ustekabeko ederra izan da.
Gaua gerturatzen ari den bezala, askotan kotxean psatzen den granjero hauetako bat geratu eta ea non lo egin behar degun galdetzen digu, ez dakigula esaten diogunean bere etxera konbidatzen digu. Dutxa, afaria, gosaria eta hizketaldi oso interesgarria ziurtatuta eta horrela pasatzen dira egunak.
Dagoeneko 1500km inguru egin ditugu herrialde honetan, baino eguberriak hemen pasatzea pentsaten ari gera.
Hala ere ikusiko degu nola dijoazen egunak. Euri sasoia hasi du eta ez da oso erosoa
euripean ibiltzea. Eskerrak ez duen hotzik egiten eta horrela behintzat ez degu asko sufritzen.
Nere Aita eta anaia hemendik egon ziren neri bixita egiten eta 15 egun hortik ibili ginen turistana egiten. Politta da familia ikustea, baino gogorra, oso gogorra egin zitzaidan gero arte esatea joan zirenean. Umea bezala negarra egin nuen alde egin zutenean, baino hau haurrera jarraitzen du.
Duela 4 egun St Lucia izaneko parke nazional baten ondoan dagoen leku turistiko batera joan ginen 2 eguneko atsedenaldia hartzera. Lauraren belauna ez dago oso ondo eta ondo etorriko zitzaigulakoan. Hara dijoan gurutzebidea hartu eta sigituan kotxe bat geratu eta ea lo egiteko tokia aurkitu gegun galdetzen digu,
Oriandik ezetz esaten diogunean, berak Lodge bat daukala esaten digu.
Diru gutxikin galbiltzala esaten diogu eta toki merke baten bila gabiltzala esaten diogunean hau esaten digu:
Berdin du, 2 edo 3 gau dohain egon zaitezkete nere logdean, ez arduratu diruaz. Ongi etorriak zarete.
Eta horrelaxe joan eta kriston tokia gure zia zegoela ohartu ginen. Gainera hurrengo egunerako barkoan 2 ordutako eskurtsio bat antolatu ziguten hipopotamoak eta kokodriloak ikusteko, eta guzti hau ere dihain.
hori guztia zergatik galdetu nionean hau esan zidan.
Jainkoa dela sinisten dut, eta nirekin oso ona izaten ari da, beraz nik jendearekin ona izan nahi det eta zuek topatu zaitutztet!!!!!
hortxe geratzen da.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s