Galeria

Cape Town (Ciudad del Cabo)

Hain urruti ikusten genuen, orain hemen gaudela eta kosta egiten zaigu sinisten.
Etxetik atera nintzenean norbaitek esan balit hona etorriko nintzala, farra ederra egingo nuen. Baino bihurgune pila bat eta ondoren hementxe gaude.
Etiopian geundela erabaki genuen Afrikara buelta ematen saiatzea, baino inongo obligaziorik gabe. Herrialdez-herrialde joan eta egunen batean nahikoa zela ikusi ezkero, egazkina hartu eta kontinente honetik ateratzeko askatasun guztiarekin abiatu ginen hegoalderuntz.
Cape Town hain urruti ikusten genuen. Herrialde hori izango zen puntu garrantzitsu bat. Helgoalderuntz ezin jarraitu eta iparraldera begiratzen jarri behar genuen puntua zen. Etxeruntz abiatzeko puntua da. Pedal kolpe bakoitza emanda, etxetik eta nere jendearengandik gertuago egongo naiz. Hori bai, Chinan mendebaldera hartu nuenean berdina pentsatu nuen, eta iranen planak aldatu eta hegoalderuntz desbidaratu eta pedal-kolpe bakoitzeko etxetik urrutiratzen nintzan.
Beldurrez sartu ginen Hego-Afrikan. Geneukan informazio gehiena txarra zen. Delikuentzi asko eta laguntasun gutxi. Laguntasunarena ezagututa geneukan afrikan egondako herrialde guztiak horrela izan zirelako, baino lapurrak, hiltzaileak, bortsatzaileak…. gauza berriak ziren guretzako.
Afrika osoa gogorra izan da. Txuria naiz, eta harek esan zigun bezala,
txuriak afrikara laguntzera edo dirua ekartzera etortzen dira. Txuria da ematen duena, eta zerbit behar badu, ederki pagatu beharko du.
Keniako iparraldeko basamortuan bizitu genuen. Oinez pasa zen Samburu tribuko mutil horrek ura eskatu zigun eta nik litro t’erdiko botilla beteta luzatu nion.
Bitan pentsatu gabe osoa edan zuen, eta bazekin hurrengo 50 km-tan ez genuela urik lortzeko inongo aukerarik. “berdin du, txuriak dira eta txuriak aberatsak dira eta dena lortu dezakete.”
Hurrengo egunean 50km pasa genituenean lurpetik bomba batekin ateratzen zuten ur puntura heldu ginean, aska batetik 15 behi eta lau asto edaten ari ziren. Han zeuden gizonei ura eskatu genien, eta ez ziguten eman. “Ura nahi badezute pagatu hostean emango dizuegu”.
Zure tribuko batek atzo litro t’erdi ur edan zidan, eta hemen ura soberan dago. Astoei ura dohain eta neri ez? galdetu nion.
Ez. Erantzun zidan.
Ez geneukan aukerarik, amorrua irentsi, pagatu eta ura lortu genuen.
Afrikan zerbait ikasi det. Amorrua eta harrotasuna irentsi, eta praktikoa izaten.
Afrika zaila izan da, politta bai, baino jendea….
Animali basati polittak, baino jendea….
Fruta ezin goxoagoa, baino jendea…
Irrifar polittak, baino jendea…
Baino hegoafrika zoragarria izan da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ez genuen horrelakorik espero, baino jendea zoragarria izan da.
Mundu guztiak lagundu digu trukean ezer espero gabe.
Hori bai, denak txuriak izan dira.
4 milloi txuri eta 50 milloi beltz, baino egun guzti hauetan 2 pertson beltz lagundu digute, eta guk eskatu genielako laguntza.
Ez naiz razista, baino egia da.
Historia ez da erreza izan eta ez naiz inor epaitzen ari
Kotxea geratzen zen eta ea lo non egin behar genuen galtzen zigun,
“Ez dakigu”
Etorri nere etxera, logela bat hutsa daukagu eta dutxa beroa eta ohe biguna zai dezute.
Horrela egun asko izan dira. Eta beste egun asko, bere etxean hartzen zigunak bere lagun baten telefonoa ematen zigun bere etxean egoteko.
Txirrindan pasa ditugun ia hiru hilabete hauetan ez degu hotel  edo kamping bat bera ere pagatu, nahiz eta lodge edo hotel batzuetan lo egin.
Hospitalidadea Sudafrikako Txurien kulturan oso garrantzitsua da.
Ematea  edo laguntzea beti erreza gertatu zait, baino eskatzea edo jatsotzea gertatu zait gogorra. Hemen oraingo honetan humila izaten eta jasotzen ikasi behar izan det.
Duela 3 egun iritsi ginen Cape Town-era, kontaktu bat geneukan eta bere etxera  ongi etorriak ginela esan zigun. Gaur laugarren eguna pasa degu familia osoarekin beraien etxean lo egiten, eta eguberriak beraiekin pasa nahi ezkero oso pozik daudela esan digute.
Visa luzatzen saitzen ari gera, baino ez zaigu erreza gertatzen ari. Hala ere, hemen Afrikan, benetan saiatu ezkero dena lortzen da.
Amatxo, jarri babarrunak sutan etxe aldera abiatzen gera eta.
Pasa itzazue egun hauek familiarekin goxo-goxo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s