Galeria

Worcester-etik (Hego-afrika)

Bai,
Visa luzatu genuen eta orain martxoaren 21 arte egon gaitezke herrialde honetan.
Abenduaren 28-an utzi genuen atzean famimi kideak bezala hartu gintuzten jendea, eta Worcester aldera abiatu ginen.
Bi egunetan iristeko plana genuen, ze 30-ean, Vipassana Miditaziozko zentroan egon behar ginen. Hurrengo egunean 10 egunetako retiroa hasi behar genuen eta.
10 egun isilkan, ez hitzegin gabe bakarrik, baizik eta inongo kominikaziorik gabe, ezta begietara ezin ginan begiratu ere egin.
Giozeko 4:00-etan jeiki eta egunean 12 ordu meditatzen pasa behar genuen lurrean koltxoneta ttiki batean eserita.

Ez det gezurrik esango, ez det esango zoragarria izan zenikan.
Gogorra egin zitzaidan, oso gogorra. Eta frustrantea ere izan zen. Egun batzuk pasa eta gero burua nik nahi nuena egitan hasi zen eta pozik, baino hurrengo egunean berriz ere
nahi zuen pentsamentuetara egan joaten zen. Hoberena isiltasuna zen. Hitzik ez, irrifarrerik egin beharrik ez, Inork ez zuen besterengandik hitzik espero, beraz ez zen inogo itxurik egin edo esan bahar. Urte bete ere isilik pasako nuke inongo arazorik gabe.
Baino positiboa iruditu zait, oso positiboa. Edozeini rekomendatuko nioke. Hala ere oso motibatuta joan ezean, jai dago.

Afrikako klimogramak begiratzen arituak ginen, eta Angolan euriak maiatzean bukatzen direnez, eta Kamerunetik Uztailan kriston euriak egiten duenez, hemen sudafrikan ahal genuena luzatzea pentsatu genuen. Hala ere hortarako zerbait atera behar zitzaigun, zergatik hotel edo kanping batean 2 hilabete egotea  garestia ateratzen zaigulako.

Hortarako kurtsoa baino lehen kaiara joan eta laneko anuntzio bat jarri genuen, hontzi batean lanan egiteko. Eta hara nondik kurtsoa bukatu bezala Frantziara zijoan katamaran batean lana egiteko aukera agertu zen.
Tipoarekin telefonoz hitzegin eta dena oso politta zen. Martxoan helduko ginateke Frantziara, berak jana pagatzen zigun  eta egazkin biletea ere hona itzultzeko.
Baino gero aurrez-aurre berarekin hitzegiten hasita regateatzen hasi zitzaigun, guri mesede bat egiten ariko balitz bezala.
A bai, Bye-bye. Beste bat arte.

Eta Meditaziozko zentrora itzuli eta hemen ari gera etxeetako eta meditazioako tokien mantenimendua egiten. Janaria eta lo egiteko tokia daukagu eta nahi aina gera gaitezke.
Lana egiteko presiorik ez dago eta lasai gabiltza. Fontaneria, igeltseritza, elektrizitatea eta txapuza bat edo beste ere egiten ari gera.

Gauza pare bat bakarrik eskatu digute, derrigorrez egin behar deguna,
Egunean 3 ordu meditatzea eta segregazioa. Laurak bungallow batean lo eta nik handik 500 metrotara dagoen beste batean egiten det. Eta gure artean ezin da inongo kontakturik egon. Bakarrik hitzegin eta une zehatz batzutan bakarrik. Besterik ez.
Nahi ditugun ordu kopuruak egin ditzakedu lan.
Hori bai, eguzkia jotzen duenean 40 gradutik gora igotzen da termometroa, eskerrak 4 km-tara presa bat degun eta ia egunero txirrindak hartuta igeri egitera joaten naizen.

Haisera batean otsailaren bukaera arte geratzeko intentzioa degu. Horrela Namibiako basamortuko temperatura pixka bat jeisten hasiko da, eta Angola-ra maiatzean halduko gera. Gainera Kabindan dauden arazoak hoztutzeko denbora emango diegu. Handik joatea erabaki genuenean hasi ziren arazoak eta.

Hau da bidaia hasi geroztik toki berberan egon naizen denbora luzeena. Eta egia esanda ondo moldatzen ari naiz. LAsai, estresatu gabe.
Hala ere gorputzak martxa pixka bat eskatzen ari zait, eta berriz txirrindan astean, gustora hasiko naiz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s