Galeria

Windhoek (Namibia)

Dagoeneko ia 2 hilabet txirrindan hasi ginela berriz,
eta neretzako behintzat ez zen erraza izan. Indar betez sentitzen nintzan
eta abiadan joaten nintzan hasierako egunak belauneko mina hasi zitzaidan arte.
Ezagutzen nuen mina hau, beraz banekien egun batzukpixka bat mantxoago joanda ondo jarriko zitzaidala,
eta hala izan zen.
Sudafrikatik irteera perfektoa izan zen, herrialde hartan pasa degun denbora guztia bezala.
Jendearen hospitalitatea txundigarria da (egia esanda jende txuriaren hospitalitatea).
Eta Namibian sarrera ere bikaina. Kanping batean 2 egun atsedena hartu genuen eta nagusiak,
Portuguesa ez zigun ezertxo ere kobratu!!!!!!
Handik aurrera, asfaltoa bukatu zen eta Namibian orain arte ibili garen 1300 km-tatik,
1100 asfaltorik gabekoak izan dira. Horietatik 500km inguru oso txarrak, batzutan hondarra besterik
ez eta txirrindak bultzaka ibili beharrekoak.
Egunero jeiki behar ginen ilunpetan, argi pixka bat zegonerako txirrindan ibiltzen hasteko,
kriston beroa egiten zuelako. Goizeko 4-etan jeiki eta 11:00 arte ibltzen ginen, Eguerdi partean
bazkaldu, irakurri, siesta ttiki bat egin eta lasai egoteko aprobetzatzen saiatzen ginen. Saiatu?
Bai, kriston beroa egiten zuelako, zuhaitz bat aurkitzea zaila zelako, eta zuhaitz gehienak ematen
zuten itzala parra egitekoa zelako. Baino okerrena, kriston euli pila zeudela da, eta haskotan
ezin ginen une ttiki bat bera ere erlajatu.
Egun hauek gogorrak egin zaizkit, baino ez fisikoki, mentalki baizik. Beroa bada ere, itzala on bat aurkitu ezkero
primerako atsedenaldia hartu dezakegu, baino esan bezala, euli, itzala ttikia, beroa…
Gero berriz ere arratsaldeko 15:00-etan hasten gien iluntzen zuen arte.
Hori bai, hemen edozein tokitan denda jartzeko arazorik ez dago, eta horrek emanten duen askatasuna ez det
ezerrengatik aldatzen.
Hemen, Namibiaren hegoaldean ez da ia inor bizi, dena basamotua delako, ez bada ondarra, ezer ere hazitzen ez den
lurra da, eta horrexegatik ez da inor ikusten lurralde honetan. Behin 450km egon ginen herritxo ttki bat bera ere
ikusi gabe, horrek suposatzen duenakin. Dendarik ez, eta beraz egunero janari berdina jatea.
Hori bai, turistentzat egindak dauden denda batzuk bazeuden, baino ezer erosteko gutxi. Hala ere ura aurkitzeko
ez dago arazo handirik, hori bai, egiten duen beroa dela eta gutxienez 10 litro ur eraman behar ditugu txurrindetan.
Beraz ia egunero arroza lenteja gorrikin nahastuta jaten aritu gera. Barazkirik ezin dira aurkitu, eta aurkitu
ezkero tipula eta patata besterik ez dute saltzen herri ttikitan ere.
ORain kapitalean gaudela gozada bat da berriz ere, eta hemen ari gera errekuperatzen jan ez ditugun bitamina eta mi-
neral guztiak.
Namibia niretzako, afrikan ikusi dudan herrialderik polittena da. Gu ezagutzen degun paisaia eta hau zeharo ezberdinak
dira. Fish river Canyon, sossusvlei-ko basamorua eta hondarretik altxa egiten diren menditxoak.
Eta egun sentia eta inulabarra egunero espektakulu bat da. Azaltzen diren koloreak zoragarriak dira
eta egunero txirrinden gainean gaudela ikusteko aukera eduki degu, frekuras gozatzen . Argazkilaritza gustoko duen
edozeinentzat, paraisoa da hau.
Jende gehienak inglesez zerbait hitzegiten du, beraz komunikazioa erraza da, eta hori dena errezten du.
Orain Windhoek-en gaude, Angolako visa ateratzen saiatzen, eta ez dela erreza konturatu gera. Lortuko
duela dirudi, baino denbora itxaron beharko degu.
Alde batetik ondo etorriko zaigu atseden hartzeko eta pasa ditugun egun txarrak ahaztutzeko. LAura
hainbeste pistaz nazkatu xamarra bukatu du, eta mimo batzuk ematen ari naiz ea lehen bait lehen
ahaztuzen dituen gauza guzti horiek.
Hemen izango da kalitatezko txirrinda denda bat aurkituko degun azkeneko herrialdea afrikako mendebaldeko
kostaldean, beraz behar ditugun gauza guztiak hemen erosi eta haurrera egingo degu.
Dagoeneko 4 egun atseden hartu degu eta txirrindan jarraitzeko gogoa daukat. Aurrean daukagunaz informatu gera
eta Afrikan bizi diren azkeneko benetazko tribu bat bizi da. HIMBA tribua. Ez dira turistez bizi Kenyan, edo Tanzanian
bezala, baizik eta beraiek dituzten animalietaz baizik. Herrixka batzutan bizi dira eta horien artetik pasa behar degula
erabaki degu. Nahiz eta jakin errepidean berriz ere errezak izango ez direla. Baino horregatik nago hemen,
ezagutzen ez dudan mundu bat ikusteko aukera dudalako.
Aurretik pasa ditugun egun txarra horietan burua nahiko nahastuta ibili nuen. Nazkatuta nengoen horrela ibiltzeaz.
Asfaltatuta eta herriz beteta dagoen errepidetik joateko aukera eduki eta horrela ibili behar. Ez alnago flipatuta?
Beti errepide okerrenak hatzen aritu behar, hortzak eta aurpegia garbitzeko urik gabe, 6 egun dutxatu gabe pasatzen
egunero ateratzen degun ezerdiarekin. Eta gainera LAurari begiratu eta bera ni baino nazkatuagoa dagoela ikusteko.Askotan
biderik errezana hartuko lukeela edo kotxe bat geratu eta alde egingo lukeela ikusi eta nire buru-gogorkeriarengatik
horrela dabilela ikusteko?
Pena merezi aldu horrela ibiltzeak? Ez alda hobeto errepide errezak hartu eta nahiz eta ia ezer ez ikusi, herrialdea
zeharkatu eta kitto? Edo ez alda hobeto egazkin bat hartu eta etxera itzultzea, bizitza errezera, gaur eta beihar
zer egingo dezun dakizun mundura. Egunero non lo egingo dezun, zer jango dezun eta ezer faltako ez zaizun dakizun
mundura itzultzea?
Gainera txirrindan ibltzen den jendearen albisteak iristen zaizkigu, bat Camerunen Malaria zerebrala jota hantxe geratu
da betirako, besteari Nigerian Pistola buruan jarrita dena lapurtu diote ia kantzontzilotan utzita, besteari…
Nigerren Golpe de Estado, Nigerian orain Musulmanen eta kristauen arteko guda, RD congon txiruen aurkako kriston
razismoa…  Eta hortik pasatzea pentsatzen ari algera?
Orain egun batzuk atsedena hartuta eta Laurarekin hitzeginda, aurrera jarraitzea gogoa degula konturatu gera.
Planik ez dago, bizitzea besterik ez. ez degu herrialde batetik pasa nahi pasa garela esateko, edo herrialdearen argakiak
erakusteko. Herrialdea ezagutzeko baizik. Eta bizitzea edo hobeto esanda difrutatzea zaila jartzen dela ikusten badegu,
egazkina hartu eta etxera.
Angolako visa eskuratzea benetan ez dago gure esku. Gizon baten esku dago bakarrik, eta berarekin asteartean hitzegitera
goaz. Harek zer egiten duen arabera, gu aurrera jarraitzeko aukera edukiko degu edo….
By ¡¡Plantate!! Posted in Namibia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s