Galeria

Oraindik Windhoek-etik (Namobia)

Hiru ast izan dira, 3 aste espaniko eta Angolako embajadetatik ia
egunero pasatzen.
Hasieran ez zirudien visa lortzeko aukerik genuenik. Genituen
informazio guztiak hori zioten, Namibian Residentea
ez bagarela, ez genuela lortuko, eta zerbait lortzekotan,
5 egunetako Transit-Visa izango zela.
5 egun 2000 km egiteko…. Turkmenistanen 5 egunetakoa eman ziguten,
baino hor 525 km egiteko zen.
Espaniko embajadatik pasa eta Consulak berdina esan zigun, oso ezkorra
zela. Ez ginela residenteak, ez geneukala konbidapen-eskutitzik.
Baino hala ere zerbait egiten saiatuo zela.
Tipo jatorra zen, eta berarengan sinistu genuen, baino handik 3 egunetara
pasa ginenean oso liatuta egon zela eta oraindik ez zuela ezertxo ere egin
esan zigun. Argi dago, zenbaki bat besterik ez gara honentzako, gure kabuz
zerbait lortzen saiatu behar genuela erabaki genuen.
Angolako Embajadatik pasa ginen ez dakit zenbagarren aldian, hango
embajadorearekin elkarrizketa bat edukitzea eskatu genuen, formularioa bete,
hurrengo egunerako nahi genuela jarriz, eta orria entregatu genuenean ,
handik 3 egunetara pasatzeko esan ziguten, eta orduan elkarrizketa edukiko
genuen edo ez esango zigutela.
Sentsaziorik jasanezina etorri zitzaidan. Inpotentzia!!!!
Nola da posible horrela ibiltzea? Kabroi batengatik ezin izango aldegu
aurrera gu nahi degun bidetik jarraitu?
Hala ere argi geneukan alde batetik edo bestetik aurrera jarraituko
genuela, gure bidaia ez zela hemen bukatuko.
Baino hiru egunetara joan eta ate guztiak ireki egin ziren!!!!!!!!
Txirrindan goazela esaten zuen dokumentu bat behar zutela, gure embajadak
zertifikatzen zuena, eta dokumentazio guztia entregatuta, aste betean,
30 egunetako visa lortu degu.
Espaniko embajadoreak oraindik ezin du sinistu, lehendabiziko egunean
zortea gure alde geneukala esanda, parra egin zuen…..
Atzo goizean Angolako visa jasota, Congoko embajadara joan ginen visa
ateratzera. Hemen egun batetik bestera ematen dutela bagenekien, beraz
ostirala izanik astelehenarte itxaron behar genuela pentsatzen genuen.
Han sartu eta visa eskatzeko papelak betetzen ari genela Congoko
embajadorea sartu eta gurekin hitzegiten hasi zen lasai ederrean.
(Orokorrean ez dira inoiz embajadoreak ikusten, beraien ofizinetan egote
baitira.)
Txirrindan gindoazela esan genionean, nahiz eta hilabete bateko visa
ordaindu, 3 hilabetetakoa eman zigun: LAsai ibili gaitezen eta bere
herriaz gozatu dezagun.
Bi ordutan Visa pasaportean geneukan eta nahi degunean jarraitzeko
libreak gera.
Emakume batek bere etxera konbidatu gintuen, eta lehendabiziko egunetik
egon gera berarekin eta bere bi alabekin. 3 aste pasa dira eta orain alde
egin behar degula triste jarri da. Eskerrak berari, behar genuen lasaitasuna
eduki degu embajada guztiei sua emateko tentazioari ehusteko gai izateko.
Afrkako hiria izanik, oso ttikia eta lasaia da, eta horretan ere zortea
eduki degu, Nairobin edo Johanesburg-on izan balitz…
Espainiko embajadoreari esan genion:
Gu hiri honetan gaude visak lortu nahi ditugulako, ez gustoko degulako.
Hemen ez dago ezertxo ere guretzako, gu txirrindan ibiltzen disfrutatzen
degu. Beraz geroz eta denbora gehiago hemen pasa, orduan eta nazkatuagoak
egongo gera.
Astelehena habiatzen gera. Ahaztuak ditugu pasa genituen errepide txarra
eta egun bero haiek. Asfaltotik joateko aukera degun arren, berriz ere
ia 1000km pista degu aurretik Angolako mugara heldu arte. Tartean Damaraland,
Himba tribua (afrikan komertziala ez den tribu gutxitakoa dela esan digute).
Eta Epupa kataratak ikusiko ditugu.
Bitartean zaindu zaitezte denok
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s