Galeria

Opwo-tik (Namibia)

Bai, iritsi gera hona,
oso urruti ikusten genuen, baino hemen gaude, Angolako mugatik 7 eguntara.
Entzuak genituen Himba, Herero eta Dimba triubuko jendea elkarrekin
bizi zirela inongo arazorik gabe, eta egia esateko, neri kosta egiten zitzaidan
sinistea.
Ba iritsi bezala, ahoa ireki eta ezin itxi geratuz egon ginen orduak eta
orduak.
Hau da jendea!!!!!!
Dokumentaleko tribuak bezalakoak, Kenian ikusi genuena baino autentikoagoa.
Benetan hona etorri eta ikusi behar da.
Etxe ttkitan bizi dira, oso ttikiak, eta barruan ez daukat ezertxo ere ez.
Gorputza ahutsa gorri batekin zikintzen dute, gorputz osoa, eta ez dira inoiz
bizitza osoan urakin garbitzen. Hala ere gorputzetik ateratzen zaien usaina
niretzako behintzat ona da.
Emakumeak erdi larrubizi dijoaz, umea zitzilika dutelarik. Eta gizonak
dagoeneko mendebaldeko influentzia pixka bat hartzen ate aldatzen ari dira.
Soziedade guztietan, gizona hasten da aldatzen, eta handik urte dexenteta
emakumea aldatzen da.
Baino duela 5 egun, ez ginela ona iritsiko uste genuen. Nere bizitzan pasa
dudan beldurrik handiena pasa nuen, eta Laurak ere hori dio, gainera berak
esaten duenez, han geratuko ginela uste zuen.
Gauean dendan lotan geundela,  (Damaraland-en, leku oso remoto batean, jenderik bizi
ez de leku batean) gaueko 2:50-ean Hiena baten bixita eduki genuen. Eta hori ez bazen gutxi, handik ordu pare batera, lehoiak ondoan genituela konturatu ginen.
Bai, lehoiak!!!!!!!!
Ez genekien nolako gertu edo urruti zeuden, baino aditu hurbil aditzen genituen.
Eta hori gutxi izan balitz, gure dendatik gertu, animali bat ehizatu eta beraien artean
burrukan hasi ziren janariarengatik. Orru haiek ez ditugu sekula ahaztuko.
Eta nahiz eta saiatu idatziz ezin da gertutik ere adierazi nolako izan zen
gu han dendaren barruan egotea orru haiek entzunez.
Hala ere handik atera ginen , eta orain hemnen gaude Angolako mugatik oso gertu.
Hemendik aurrera Internet konexioa eta turistak ikustea bukatu dela uste det.
Angola, Congo, Gabon, Camerun, Nigeria eta Niger. 5 hilabete gogor baino polittak pasako ditugu, eta ahal dudanean mezuren bat bidaliko degu bizirik gaudela jakin dezazuten.
Advertisements
By ¡¡Plantate!! Posted in Namibia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s