Galeria

Bengela-tik (Angola)

Tratamentua eta gero oraindik izorratuta nengoen.
Kriston belauneko minak somatzen nituen, eta bost minutu ibilita, eseri behar
izaten nuen minagatik.
Egia da malaria harrapatu nuen egunean 50 km belaunetako minekin egin nituela, buruko eta artikulazioetako mina ez zen ezer belaunetakoekin aldaratuta.
Egunak pasatzen ziren eta berdin, gorputz osoa ederki nuen, indartsu nabaritzennuen nere
gorputza, baino belaunak arazo serioa zen.
Visa bukatzen ari zen eta Bengulelara iritsi behar genuen luzatera. beraz nahiz eta arazoa eduki txirrindan igo eta aurrera egin nuen.
Benetan aurreko egunetan uste nuen ez nintzala gai izango txirrindan jarraitzeko, eta beldurra ematen zidan pentsatzeak ere bidaia bukatu zitekeela.
Baino txirrindan igo, desarrollo erraza jarri eta horrela, hankak batere forzatu gabe 70km egin genituen.
Sentsazioak hasieran ez ziren hoberenak izan, baino km-ak pasa hala, hobeak ziren.
Laurak 70km egin genituenean gelditzera behartu zidan zera esanez:
Baino beno, gaur giozean ez aldezu esan dosifikatu egin behar dezula eta gaur ez
zenuela 70km baino gehiago egin behar.
Bai, amatxo!!!!!!!!
Toki lasai bat aurkitu eta denda jarri genuen.
Basoan lo egitea eta batez ere bertan aurreneko argikin esnatzeak uste det ederki osatu ninduela.
Beste lau egunetan  340kmak egindak geneuzkan.
Benguelan Inmigrazioko ofizinatik pasata visa luzatzeko papelak egin eta hasiera batean atzo inongo arazorik pasaporteak biltzera joan behar genuen.
Atzo joan eta oraindik ez daudela eginak. Afrikako eritmora ohituak gaude, ze ez ginen pixka bat ere haserretu.
Zorionez Lobiton Valentziar bat gure zai zegoen, eta bere etxeko ateak parez pare ireki zizkigun.
Gainera espaniar komunitate bat dago hemen, eta denak ezagutzeko aukera izan eta beraiekin apaltzen aritu gera.
Bihar beste afari batera konbidatu gaituzte bi portugues, eta visa lortzen badegu, ostiralean Luanda aldera abiatuko gera.
Han berriz Bilbotar neska bat zai degu, Medicos del mundorako lanean ari da, eta hiriko
tokirik interesgarrienak erakutsiko dizkigula esan digu.
Baino hori beste kontu bat izango da.
By ¡¡Plantate!! Posted in Angola

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s