Galeria

Benetako ohiana

bai,
ekaitzaren hostean beti
dator barealdia, eta nere kasuan horrela izan da.
Infekzioa pasa da, eta Afrikako ohianarik handiena baita ere.
Owandotik berriz txirrinda hartuta iparralderuntz jarraitu nuen.
Antibiotikoak hartzen nenbilen eta indar pixka bat falta zitzaidala
somatzen nuen, baino aurrera tiratzeko nahiko.
Mambili erreka zeharkatu nuen txinatarrak egiten ari diren zubi berritik.
Honek Markatzen du Ohianaren hasiera.
Kriston zuhaitzak bi albotan, errrepide gorri gorria, eta bizitza purua bater guztietan.
Ekuadorra pasa berri nuen eta hezetasuna kristona zen.
Egun osoa izerditan pasatzen nuen. Bai txirrindan nindianean, baita ere atseden hartzen
ari nintzenean. Egoera hau niretzako ez da batere gozoa, baino egokitu beharra nuen, eta hori egin nuen.
Banekien Ouesso herriraino zeuden 225 km-ak nolakoak ziren. Pista nahiko ona zela, eta nahiz eta euria egin, ez legokeela arazo asko egon behar.
Hala izan zen.
Herri ttiki asko, 5-6 etxetakoak eta jendea ezin hobea. Lo egiteko eskatzen nuenean beti
irrifar batekin baitzkoa ematen zidaten. Beraiek eraikitzen duten teilatu horien azpian denda jartzen uzten zidaten.
Ederki bizi dira. Tximuak edo mugitzen den edozein animali ehizatuz. Haragia franko eta denbora nahikoa lasai ibiltzeko. Oso populazio bajua dago hemen eta naturarekin oreka perfektoa da.
Duela egun gutxi gorila ttiki bat ehizatu zutela esan zidaten eta gustora jan zutela.
Eskua erakutsi zidaten, eta egia zen bai!!!!!!!!!
Hasiera batean Oueso-ra heldu baino 25km lehen dagoen gurutzebidean mendebalderuntz hartu behar nuen, baino arrazoi batzuengatik Ouesoraino joan nintzen atseden hartzera.
Han Misio katoliko batean egon nintzen lasai 2 egun.
Nere ideia berriz 25 km-ak tzera egitea zen eta handik mendebalderuntz hartzea, baino
ibaia gurutzatu eta kamerun-en sartzeko aukera zegoela esan zidaten. Eta handik Republika zentro afrikako muga ondotik iparralderuntz Camerun gora igotzea.
Ideia buruan edukitzeak ez ninduen lo egiten uzten.
Ez nekien nolakoa zen errepide hori.  Eurite sasoian gaude, eta pista dela ziurra zen, baino egoera zen nere duda. Gaizki egon ezkero, errepide nagusiraino dauden 600km-ak egiten ez nuen pentsatu nahi zenbat egun beharko nituzkeen txirrinda askotan bultzatuz,
baino ondo egon ezkero kriston ohiana puska zeharkatuko nuke.
Interneten ez zegoen inongo informaziorik, eta neuzkan 3 mapetan, beste aldean zegoen
herria eta errepidea ez zen agertzen.
Bildurgarria zen erabakitzea. Ziurra den errepidea hartu edo zearo ezezaguna nuen bide hori.
Nere amets hoberenetan ezezaguna zen paraje bat esporatzea izan da, eta oraintxe nuen aukera.
Aurrera pentsatu nuen. Baino behin erreka zeharkatuta, Congotik ateratzean ezin nuen atzera egin.
Eta bete-betean asmatu nuen berriz.
Ondar gorrizko pista ederra, aldapez beteta. Ehendabiziko 100km-ak jenderik gabe, ezta inoe ere. Bidetik kanpora ateratzea pentsa ezina zen. Hor zegoen begatazioarekin…
LAgunak, ezin da hitzez adierazi, bakarrik begiekin ikustean ideia eduki daiteke, beraz ez naiz saiatuko.
Eta hoberena, Pygmeoak ikusteko aukera eduki dudala. Esperantza galdua neukan, baino alde remoto honetan bizi dira, eta mordoa gainera.
Oso lotsatiak dira, eta ez dute frantsesez hitz bat bera ere egiten.
Gobernuak basotik atera erazi ditu, eta orain ez det uste gustora daudenikan.
Etxe berriak egin zizkieten, baino beraiek ez dakite nola mantendu behar duten, eta puskaka eroitzen ari dora. Beraz betieduki dituzten iglu moduko etxetxoak egiten ari dira belar eta hostoez.
450km ohiana puru-purua izan da. Basatia. Bizitza mota guztiekin. Politta, baino deserosoa. Gelditzean kriston euli ttiki mordoa inguratzen zitzaidan eta ezin lasai egon.
Inurriak toki guztietan eta tximeletak, ehundaka.
Euri gutxi egin dit zorionez eta ez det arazo gehiegirik eduki.
600km pistaz egin ondoren, errepide nagusian nago, asfaltoa hartzeko irrikitan.
Atzo heldu nintzen ona  eta bi egunetako atsedenaldia hartu behar det.
Nere gorputza berriz indarrez bete, eta nere txirrinda punttun jarri.
Hemendik aurrera iparralderuntz noa, Camerun-en ahal dudan gehien iparralderuntz igotzeko. Horrela Nigeriako hegoeldea ekidituko det. Bertan gauzak zakar xamarra daude eta.
Baino hori beste gauza bat izango da.
By ¡¡Plantate!! Posted in Camerun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s