Galeria

Berriz etxean

Hitz gutxi batzuk etxean nagoenaren albistea emateko.
Camerunen txirrindan nenbilen, eta benetan ederra zen.
Iparralderuntz eguzkia gogor jotzen du, baino lehorrago ere bada, nahiago det hori.
Camerundarrak jende oso ona da, eta lo egiteko tokia aurkitzeko oso erreza zen
edozein herri ttikitan galdetuta.
Gainera errepidean lanean dabiltza, eta laister Yaounde-tik
Maroua-raino dena asfaltatuta egongo da.
Azkeneko bi astetan aurrez nuen haizea, famatua den Harmattan haizea,
indarrez jotzen duena, eta urriatik apirilera konstantea den haizea da.
Barruan nuen guztia eman behar izaten nuen egunero,
baino egun sentiak eta inulabarrak pila bat disfrutatzen nituen.
Marouara iritsi nintzen, camerungo iparraldeen dagoen herrira.
Nigeriaran sartzeko prest nengoen, nahiz eta otsailean elekzioak dituzten,
eta herrialdea bero-bero dagoen, lasai nengoen.
zergatik gertatuko zait ezer neri?
Baino duela hilabete t’erdi izan nuen infekzioak berriz bixitan etorri zitzaidan.
Bi egun lehenago nere amarekin telefonoz hitzegiten ari nintzen, eta zera galdetu zidan:
Zer moduz infekzioarekin, zer moduz osasuna?
Indarrean nago, egunero 100km baino gehiago egiten ari naiz
haizea aurrez bete-betean dudan arren. oraindik pixa egitean mina pixka bat
somatzen ari naiz, baino pasako da.
Egunez egunera hobeto sentitzen ari naiz.   -Erantzun nion-
Zergatik ez zera etxera etortzen, doktore onak teknologia onakin ikusi,
sendatu eta gero mundu osoa daukazu zure aurrean berriz txirrindaz pasatzeko.
-Esan zidan-
Bi egun geroago gaixo nengoen berriro.
Eta erabakia hartu nuen, etxera bueltatzea erabaki nuen.
Atsedenaldia hartu, familia ikusi. Familia pozik eduki. Laura-rekin berriz elkartu
( Burkina Fasora zetorren nirekin elkartzera). Eta nere arazoekin bukatu, gero
txirrinda hartu eta jarraitzeko.
Askotan esaten dudan bezala:
Hau ez da objetibo bat dudan bidai arrunta, hau ez da desafioa,
hau bizitzeko era da.
Disfrutatu egiten det nere bizitza, bizitzen ari naizen era honekin.
Eta batez ere erabaki hau hartzeko arrazoi nagusiena, Librea naizela da.
Aukera ezberdinetatik erabaki dezaket.
jende gehienak ezin du erabaki.
Mundu honetako jende gehienak ez ditu aukerarik eta tokatzen
zaien bizitza bizi behar dute. ezin dute hori aldatu.
Nere lagun batek esaten duen bezala:
Gazteluan jaio gera, zortea eduki degu, eta bizitza gustoko degun erara
bizi behar degu. 
Ez egon goibel edo ez sentittu pena niragatik. Pozik nago (oraindik ezin det sinistu,
duela urte gutxi kriston bajoiakin egongo nintzatekelako, galtzaile sentituko nintzateke)
Etxera bueltatu behar nuela erabaki nuen unean gogorra izan zen,
baino ordu bete pasa eta gero pozik nengoen. Nere familia ikusi eta beraiekin egon
lau urte pasa eta gero, ezer aldatuko ez dela jakinda. Berriz txirrindaz bidaiatuko dudala jakinda.
Beraz, 50870 km eta gero, atsedenaldi bat hartzen ari naiz.
Eta bidaiatzen jarraitzeko arrazoi nagusia, nere bidean jende zoragarria topatzen ari naizelako da.
Eskerirk asko orain arte bidali dizkidazuen animo eta emailengatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s