Galeria

Ikus-entzutekoa

Ederra izan zen!!!!!!!

Egunak generamatzan atseden ondo hartu gabe. Urriaren 13a hurbiltzen ari zen, eta geroz eta urduriago geunden. Montai guztia prest geneukan, baina horrek ez gintuen lasaitzen.

Gelak 200 pertsonentzako lekua zeukan eta bete egin zen, baina hori nahikoa ez, eta kanpoan jendea geratu zen. Pena ematen zigun, lagun min batzuk ez gintuztela ikusiko jakiteak. Baina gure esku ez zegoen. Benetan ez genuela uste 50 pertsona baino gehiago etorriko zirenik.

Irudiak pantallan azaltzen hasi ziren arte, hura izan zen gure buruarentzat abixua, handik aurrera disfrutatzen hasi ginen, eta era berean guk jendea disfrutatu erazten hasi ginen. Pentsatu baino hobeagoa izan zen, dena ederki atera zen, eta horren adibide izan zen jendeak eskeini zigun txalo bero, luze eta hunkigarria.

Jende asko zegoela aprobetxatuaz, diru pixka bat biltzeko gure logoarekin egin ditugun kamisetak atera eta batzuk saldu genituen. Ederki etorriko zaigu dirua orain arte materiala erosteko gastatu duguna kubritzeko.

Hala ere kritika bat egon zen, eta batek baino gehiagok esan zigun. Saltzaile bezala oso txarrak garela. Eta egia da, beti esan dugu, txirrindan ibiltzen, beldur gehiegirik gabe aurreruntz joaten onak garela, baina gauzak saltzeko edo gure burua saltzen ez dakigula, baino espero dugu ikastea.

Eskerrik asko hitzaldira etorri ziren guztiei, eta etortzea pentsatu eta agertu ez zirenei ere.

Advertisements

4 comments on “Ikus-entzutekoa

  1. Aupa, Aitor eta Laura:
    Emanaldiaz deus gutxi gehitzeko, aurreko emanaldiari buruz egindako kritika ere ezin aipatu oraingoan. Ongi! Borobildu duzue. Bestalde, saltzaile txarrak izatea ez da praktikoa baina, agian, bertute bat bai; dena den, beharrezkoa baldin baduzue, kamisetak saltzeko egiazko XXL-a saltzearekin nahikoa.
    Hamarreko hodia izan bezain laister, espero dut aste honetarako, deituko dizuet.
    Ongi ibili.
    Xabier

    • Eskerrik asko Xabier,

      Egia esanda hitzaldia ederki atera zen, eta badakit saltzeile bezala ez “genuela” balio”, baino egoera guztietatik zerbait
      berria ikasteko ahalmena dugunez, hurrengorako badakigu.
      Zure deiaren zai geratzen gara.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s