Galeria

… Zerura begira

Dena prest daukagu, baita alforjak ere atean prest kargatu eta txirrindetan zintzilikatzeko.

Zenen zai gauden?????

Eguraldi egokiaren zai, hori bakarrik falta dugu, besterik ez.

Presarik gabe goazenez, inorekin inon gelditu ez garenez, gu gara gure bidea marrazten dutena, gustokoen ditugun koloreekin marraztea erabaki dugu.

13-an jeiki ginen abiatzeko prest, baino kriston haize bortitza jotzen zuen, gainera hegoaldekoa zen, eta lasai hartzea erabaki genuen, lehen eguna ona eta lasaia izatea erabaki dugu. Berriz ere bizikletan bidaiatzeari ahal dugun gustorik hoberena hartzeko intentzioarekin, eguraldi onaren zai geratzea erabaki dugu. Libreak gara, eta horrexegatik erabakitzen dugu, ahal dugulako.

Mendiko jendea bezala zerura begira gaude.

 

6 comments on “… Zerura begira

  1. Aupa zuek:
    Baina gogoratu: haizehegoak zerutik baino hegotik jotzen du, iparrak iparretik bezala. Iparra ongi hautatuta, armatuta, lotuta, pentsatuta, libre… ongi zoazte. Ongi joan eta ongi etorri, hemen gaude gu zeruari begira.
    Xabier

  2. Aupa Aitor eta Laura! Ibon naiz, Leitzarangua. Bai, Marokon elkarrekin izan ginen: Asti, zu, Edurne eta laurok. Oaintxe ikusi det zuen irteerako bideoa. Egunero horrelako irribarrearekin ibiltzea desio dizuegu. Jarraituko zaituztegu blog honen bidez. Animo eta ondo segi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s