Galeria

Zerura begiratu hostean…

Lehendabiziko padalkolpea

Gabonak pasa genituen etxean, eta Abenduak 27, arratsaldeko 3:00-etan azkenean abiatu ginen.

Maitatzen duzun jendea atzean utzi eta alde egitea ez da batere erraza, baino aurrera begiratzen genuenean, gure zain  dagoen begiratzean, gorputz osoa poztazunez bete eta aurrera ekiteko indarrak ematen dizkigu.

Leitzarango Bailaratik abiatzea izan zan da gure ametsa, presarik gabe, kotxerik gabe, lasai. Kriston eguraldia atera zuen, eta nahiz eta egunaren erdia pasata egon, pedaleatzen hasi ginen. Hasierako egunean beti gertatzen den bezala, batez ere pisua ekilibratzen eman genuen denbora pixka bat. “Hau hemen, beste hori pixu gahiago daukala beste hartan, …”

 

12 km eginda zelai politta bat aurkitu eta bertan jarri genuen kanpineko denda. Gau horretan afaltzeko etxetik janaria prestatuta eman genuen eta erraza izan zen. Hala ere erreka ondoan egonda dexenteko hotza egiten zuen eta segituan sartu ginen zakutara.

Alper xamarrak ibili ginen 28-an, eta dena bildu, torloju pare bat estutu eta gosaldu hostean ia 11:30-tan jarri ginen martxan berriz. Praktika falta dugula konturatu ginen, gauzak nola egin, ze ordenetan,… baina hori denborarekin hartuko dugu.

Txirrinda gainean eseri eta, hori ipurdiko mina!!!!!!!!    Hala ere esperientziak esaten digu 10 minutu ibili ondoren, giharrak berotu eta dena pasatzen dela.

Behin Lekunberrira heltzean pista bukatu eta asfaltoa hasi zen. Abiadura handiagoa eta indar gutxiago egiten. Baino ordurako dena lainotuta zegoen eta euria eingo ote zuen beldurrez, Latasa izeneko herri ttiki batera heldu eta bertako frontoian lo egitea pentsatu genuen. Galdetu genuen eta gauez giltzatuta dela esan ziguten. Baino zortea eduki  eta Haritz izeneko tipo batekin topatu eta berarekin dena erreza izan zen. Iker izeneko alkatearengana eraman gintuen, eta bion artean herriko Concejoan (batzarrak egiten diren lekuan) lo egingo genuela erabaki zuten.

 

Mudu honetan hospitalidadea nola izango ote zen galdetzen genion gure buruari,” jendeak lagunduko ote digu?”.  Lagunak, mundua jende jatorrez beteta dago, eta gehienetan erreza izaten da dena!!!!!!!

Lo ederki eginda alkatearen etxetik pasatu ginen agurtzera, eta gosaltzera gonbidatu gintuzten bere andreak eta berak. Pena izan zen dagoeneko gosalduta egotea, baino gonbidatuak izatea ederra izan zen.

 

 

Bakarrik 25 km falta genituen Iruñara heltzeko eta nahiz eta euri hotza egin, han famili kide bat bizi zaigu, eta bertan egun batzutako atsedena hartzeko intentzioa daukagu. Ez oso nekatuak gaudelako, baizik eta gure hankak adaptazio fase batean sartuak daude, eta pixkanaka joan behar dutelako. Horrelako kargakin ezin gara hastakeriak egiten hasi lehendabiziko egun hauetan.

 

 

Urte berri on denei!!!!!!!

One comment on “Zerura begiratu hostean…

  1. Urteberri on!!!
    Lekunberrira heldu aurretik 3 kilometro dituen Uitziko tunela pasada bat da ezta? Neuk udazken honetan egin dut lehenengoz eta oso gustukoa izan nuen Leitzarango parte hura.
    Besarkadak eta bidai ona izan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s