Galeria

Haizearen esku…

Iruñatik atera ginen eguna ederra izan zen, zeru urdin-urdina, eta hori bai, kriston hotza.

Etxetik bero-bero atera ginen, eta portalean haizerik jotzen ez zuenez, ez nituen eskularruak jantzi ere egin. Abiatu eta segituan aldapa behera ttiki batean  konturatu nintzen nolako hotza egiten zuen. Eskuak izoztu zitzaizkidan!!!!!                                                               Nere arrebak esandako errepidea hartu genuen, eta nere etsai handiena denari igo erazi ez niokeen aldaparekin aurkitu ginen. Km bat baino motxagoa zen, baino hortxe bukatu ziren hotzak.

Liedenara dijoan errepide zaharra aurkitzeko buelta batzuk eman genituen, baino behin hartu eta gero, trafiko gabeko bideaz gozatzeko aukera eduki genuen. Herri ttiki hauek pasatzeak, berriz ere gure bidaiaren zaporea dastatzeko aukera eman zigun.        Yesa iritsita denda jarri eta umeak bezala lo egin genuen.

Mantxo hasi gera, lasai, hankak gehiegi behartu gabe. Lasai nekatu eta errekuperatzeko denbora edukitzeko. Hurrengo goizean euripean esnatu giene, eta hortxe konturatu ginen pazientzai eduki behar degula neguan. Atertu arte itxaron, eta berriz abiatu.   Jaca-ko puente la Reinako bidean, Yesako embalsean nere lagun on batekin aurkitu ginen, eskiatzetik zetorren eta besarkada bat emanez “ikusi arte” esateko aukera eman zigun bizitzak.

Puente La Reinan lo egin genuen soro batean denda jarrita, eta hurrengo goizean gure botelletako uraren zati bat  izoztua geneukan. Egoera honetan zakutik ateratzea mina eta dena ematen du, baino ohartzen gera gure gorputza hotzarekin ohitzen ari dela.

Gasolindegian galdetu genuen Huesca-ra dijoan bidea nolakoa den, eta 800 metroko igoera bat dadoela esan zigun, eta hortik aurrera aldapa beheruntz izango zela esan zigun.” Nik buruan aldapa handiagoa zela neukan”. Primeran, bakarrik 800 metro!!!

Goizeko hotzakin hasi ginen aldapatxo hori igotzen, eta ez dakit zenbat km eta gero, “Puerto de Santa Barbara 858 metros”, jartzen duen kartle bat ikusten dugu. Ez ziren 800 metroko aldapa, baizik eta 858 metroko paso bat!!!!!!!!!!!!

Gero los Mallos de Riglos ikusteak zein toki polittak dauden mundu honetan gogorazi erazi zidan.

Gaur Ayerben gaude, zai….. lasai…. eguna nola pasatzen den eta haizea nola baretzen duen ikusten. Atzo arratsaldean iritsi ginen eta Huesca aldera gindoazela alerta laranja jarri zutela esan ziguten, haize bortitza arratsaldean hasiko zuela.

LAsai hartu eta lo egiteko lekuren bat aurkitzea erabaki genuen denda jartzeko. 90 km/ord-ko haizearekin denda segituan apurtuko baita. Hemen eta han galdezka, ez zen ezer ateratzen, baino azkenean zerbaitsortu zen. Tren estazioan dagoen eraikuntza batean lo egiteko aukera sortu zitzaigun, eta era berean tren geltokiko arduradunarekin hitzegiteko aukera ere.

Ez da izan lo egin dugun tokirik onena, ezta txarrena ere. Gauean aditzen genituen haize kolpeak entzuda kontent geunden.  Gaur eguerditik aurrera pixka bat baretuko duela esan dute, beraz atseden eguna bezala hartu eta gau aldean herritik pixka bat aldendu eta denda jarrita lo egingo dugu.

Erregeak  egun oso haizetsua ekarri digu atseden hartu dezagun.

Onak izan.

By ¡¡Plantate!! Posted in España

2 comments on “Haizearen esku…

  1. Aupa zuek!
    Gu jada Zarautzen gaude geure zereginetara bueltatzeko prestatzen, biok eskolara astelehenean, ni Pello klaseak ematera eta Malen Institutora. Baina orain horretaz aparte zeuen abenturak pixkabat geureak ere izango dira, jarraituko zaituztegu zeuen bidaian, animo beraz.
    Pello eta Malen Zarauztik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s