Galeria

Roses-etik

Gau luzeak eta goiz hotzak izan dira egun hauetakoak.

Arratsaldeko 6:30-etako ilun dago, eta ordurako Kanpineko denda montatua eta gu barruan egon behar dugu, eguzkia sartu bezain laister kriston hotza asten duelako. Beste ordu t´erdian afaria prestatu, hura jan eta lo zakutan sartuak gaude lo egiteko prest. Gogoa badugu zertxobait irakurri eta orokorrean gaueko 9:00-tarako lotan gaude. Zorionez gure gorputzak ohitu dira lurrean lo egiten, eta goizeko 8:00-rak arte seko egoten gara. Orduan hasten dira komeriak, gure lumazko zakuetatik ateratzen hasten garenean. Gauero Zero azpitik egoten da termometroa, eta zakuko berotasunetik ateratzea ez da oso gozoa. Gainera kontutan edukita gure arnas lurrina denda barruan izoztu dela, eta gu mugitu hala, izotza pixka bat gure gainera eroritzen dela…..

Zortea eduki dugu, eta 10:00-tan martxan jartzen garenerako eguzkia atera egiten da, baino 3 egunetan behe lainoa sartuta zegoela, eguerdia arte, merkurioa ez zen ia 0 gradotatik igotzen, eta hori bizikletan ibiltzeko ez da oso erosoa.
Biok sufritu dugu hotzarekin, baino Laura batez ere, beti bero egin duen lekuetan bizi izan dela, eskutan edukitzen ari da arazo handienak, nahiz eta beti ere hortzak estutu eta aurrera egiten duen. Ni ordea mendian pixka bat ibilia naiz, eta hotza zer den badakit, nahiz eta hortara ezin ohitu.                                                                                                                                                                            Egunero konturatzen naiz ezagutu dudan emakumerik gogorrenetakoa dela.
Eta pixkanaka – pixkanaka, ekialderuntz etorri gara. Gure lehendabiziko helburua Roses-eraino heltzea zen, oporretako erabiltzen den etxe osoa guretzako dugulako. Azken egunetan portu batzuk pasa egin behar izan ditugu. Manresa eta Olot artekoak batez ere izan dira ederrak!!!! Gorputza gogortzen ari dela nabaritu dugu. Pixkanaka forman jartzen ari dela ikusten dugu, eta hori zen lehen etapa hauetako helburu nagusia:

Mina handirik eta lesiorik gabe lehen 700 km hauek egitea.

Hemen egun batzutako atsedenaldia hartu, bizikletei gauza batzuk ajustatu (nireari dagoeneko radio bat eten zitzaion), ondo jan eta beroa gorde gero aurrerago behar dugunerako. Hauxe da gure eginkizuna oraintxe.

Ondo izan.

By ¡¡Plantate!! Posted in España

2 comments on “Roses-etik

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s