Hona argazki batzuk nola gabiltzan ikusi dezazuten.
Pirineosetara hurbildu ginen bezala, termometroko merkurioa ez zen ia altxatzen, eta goizetan zakutik ateratzea gogorra egiten zitzaigun, dena izoztuta zegoelako, baita botiletako urak ere.
Yesako embalsea, eguzkiak jotzean egiten dituen kolore jokuekin.
Geneukan panorama ikusita, mendi elurtuak atzean uztea erabaki genuen.
Bizikletan bidaiatzeak eskeintzen duen unerik magikoenetakoa
Behin mendi elurtuak atzean uztean, Riglos-eko ikuspegi ikuskarria
Katalunian ezagutu ditugun herrietatik politenetakoa, Besalú.
Relax unea bazkaltzera geratzen geranean, izerditutako arropak eguzkitan zintzilika uzten ditugu lehortu daitezen.
Kaixo bikote!
Ikastolako 6A gelakoak gara. Oso ondo ari zarete, besarkada gela guztiaren partez eta jarraitu horrela.
Aio pelaio!
Kaixo Unai eta 6A gelako ikasleak,
eskerirk asko animoengatik.
Zuek ere ondo izan.