Galeria

Bidaiatzen dugunean badago sentimentu bat behin eta berriz errepikatzen dena:
Eskertzekoa.
Eskerrak hautatu dugun bizimodua emateko aukera izan eta ilargia eta eguzkia, inulabarrak eta egun sentiak, basamortuak eta errekak,…ikusi eta dastatzeko aukera izateagatik.
Idatziz eskerrak eman nahi ditugu, horrela nahi dueneak edozein unetan ikusi edo irakurtzeko aukera eduki dezan.

Lehenik eta behin, gure aurreko bidaiatik itzultzean, hemen berriz gure bizitza normalizatzen lagundu zigutenei.
Pedaleatzen hasi baino lehen, gure proiektoa aurrera ateratzen lagundu diguten guztiei, bai ideiak emanez, itzulketak egiten, gauzak antolatzen, jende ezberdinekin harremanetan jartzen lagundu digutenei.
Gu amore ematean bultzada berri bat eman eta aurrera jarraitzeko energía eman digutenei.
Hitzaldietara etorri direnei, kamisetak erosi digutenei, lana egiteko aukera eman zigutenei eta lana egin zutenei gu diru pixka bat ateratzeko.
Gure sponsorrei (Sponsor-etako atala ikusi)
Gure familia kideei, nahiz eta gu urruti egon, behar ditugunean ondoan ditugulako beti.
Hainbeste jende dago ez garela izenak ematen hausartzen, badakigulako, izenaren ahaztuko genukeela, eta hori bai ez dugula nahi.

Bidai hau hasi dugunetik, dagoeneko atzean utzi ditugu lagundu diguten hainbat eta hainbat jende. Beraien bizitzak eta etxeko ateak ireki dizkigutenak, trukean ezertxo ere espero gabe lagun digutenak. Ezertaz gu ezagutu ez eta inongo bildurrik gabe hartu gaituztenak. Horientzako izango da atal hau.

– Latasako Haritz eta Iker, lehenengoak izan ziren gogora erazi zigutenak mundua jende onez beteta dagoela. Berdin duela hemen edo han egonda.
– Josune, lehen atsedenaldia bere Iruñako etxean.
– Pepi eta bere familia Ayerbe herriko “Café de la plaza” (Huesca)
– Sta. Fe herrixkako eliza berritzen ari ziren bi igeltxeroei (Lleida)
– Warmshowers-eko Javi-ri (Manresa)
– Miguel eta Marta Vic-en Couchsurfing.
– Figures-eko Angel “rodaclown”, laister txirrindan Figueres-Pekin egingo dueña.
– Angelines eta Emi, Sta Lucian lasai eta gustora bere etxean atseden luzea hartzeko aukera eman digutelako.

 

By ¡¡Plantate!! Posted in España

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s