Bai, Roses-era iritsi ginen atsedenaldi bat egiteko asmotan. Hasiera batean aste bete edo bikoa izan behar zuen gehienez. Aste bete pasata nere txirrindako atzeko kurpila aztertzen hasi nintzen, arazo ttiki bat neukan frenatzen nuen bakiotzean eta. Hara nere ustekabea llanta hautsita zegoela konturatu nintzenean. Egia da dagoeneko km asko egina zegoela, gainera Afrikako errepideak ez dira onenak eta km askotan saltota pasa zituen. Kontutan izanda atzeko kurpila zela eta horrek ematen duela karga handiena, aldatzea erabaki nuen inongo duda izpirik gabe. Hala ere banekien beste 1000 edo 2000 km egiteko moduan egon zitekeela, baino agian ez, eta hemen hizkuntzakin erreztasuna dugunez, dendara joan ginen bat erosteko asmotan. Eskatzen genuen llanta berezia zela eta gero kurpil osoa montatzen denbora beharko zuenez, aste bete itxaron behar izan genuen.
“Ederki, kurpila jasotzean segituan alde egingo dugu” pentsatzen genuen gure artean.
Siberiako olatu hotza zetorrela aditu genuen eta hura pasa arte itxarotea erabaki genuen. Txirrindak bazeukan bere kurpil berria eta ni behintzat, nahiz eta hotza egin abiatzeko irrikitan nengoen. Benetan hotza egin zuen egun horietan, eta Europan zehar ze bota zuen ikusi genuenean, ederki genundela etxeko epeltasunean konturatu ginen.
Okerrena, olatu hori pasa geroztik “tramontana” deitzen den haize bortitza hasi eta gaur arte ez gaitu bakean utzi. Oinez ibiltzeko arazoak sortzen ditu daukan indarrarengatik, beraz txirrindan joatea guk daramagun bolumenakin ezinezkoa da, batez ere denbora guztian iparraldetik datorrelako, eta gure narabide da hura
Eta hementxe ari gera egunero ze iragartzen duten ikusten. Eta egunero hazie txatxu hau. Bueltaka, batetik eta bestetik joka, ondarra, eta lurrean geratzen diren paper eta hosto urriak batera eta bestera dantzatuz.
Gu bitartean lasai, gure unearen zai. Lehoia bere presa hurbldu zai geratzen den bezala gainera salto egiteko, halaxe gaude gu. Haizea baretzen den lehen egunean gure bizikleten gainera salto egin eta martxa egingo dugu.
Bitartean gero dastatu ezin izango ditugun gauza goxoak jaten ari gera, eta duela bi hilabete sortzen hasi ginen gauza bat bukatzear dugu. Laister erakutsiko dizueguna.
Ondo izan.