Galeria

Camporosso-tik, Italia

Denbora luzea ez nuela idazten, baino azken bi aste hauek erain eta erain aritu gera.

Azkenean, ezin geldirik denbora gehiago egon eta bare zegoen egun batean alde genuen Roses-etik. Barealdi hura ez zuen gehiegi iraun eta hurrengo egunean gorriak eta bi ikusi genituen Prepignan eta Narbone artea dagoen errepide Nazionalean. Albotik kriston haizea, ia arzenik ez eta kriston kamioi pila abiadan gure ondo-ondotik pasatzen. Behin baino gehiagotan nabaritu genuen istripu batetik oso hurbil geundela, hala ere ez zen ezertxo ere gertatu, eta hura izan zen errepide Nazionalak alde batera utzi genituen eguna. Handik aurrera, nahiz eta km gehiago ibili behar, bigarren mailako karreterak hartzea erabaki genuen, baita ederki asmatu ere.

Lasaiago joateko aukera eman digu, burua altxa eta paisaia ikusteko denbora. Gainera errepide ttiki hauek herrixkatik pasatzen dira, eta frantzia barrundik ikustea politta da benetan.

Mediterraneo kosta ertzetik joan gera, hori bai Marsellatik ez pasatzeko burrukaldera egin genituen km batzuk. Haizea izan da nagusi frantzian pasa ditugun 12 egunetan.                                                                                                                                             Egunen batean hain zen handia haizea ze, gure gorputza hustu eta gero, bakarrik 55 km eginak genituen, eta okerrena zen hain bortitza zela haizea, kanpineko denda jartzea erokeria zela, ze haizeak jota txikitu egingo lukeelako. Ilunduta, neka-neka eginda, bizikletak bultzatzen aritu ginen toki apropos baten bila. Eta baita aurkitu ere, Kanpineko denda jarri gabe lo zakuetan bakarrik lo egitea pentsatzen ari ginen unean, Bambu zuhaitz batzuk egiten zuten triangelu baten barruan jarri genuen denda, haizeak batere jotzen ez zigun tokian.

Hori bai, haizea dela eta laino guztiak desagertuak egon dira ia bi haste hauetan, eta dagoeneko udaberrian sartuak gaudela pentsatuko genuke, gau hotzengatik ez balitz. Hala ere badakigu oraindik martxoan gaudela eta edozein momentutan elurte ederra bota dezakeela, Jakinda nahiko iparrean gaudela, eta laister balkanetako herrialdeetara goazela, ezin gara relajatu, han oraindik gauak zero azpitik daude eta.

Couchsurfing eta Warmshowers daudela aprobetxatuz, bertako jendea ezaguzeko parada eduki dugu, eta horrela Frantzia barrutik ezagutu. Bertako jendea ezagututa, kultura ezagutzeko aukera ematen du, eta ze janari mota jaten duten dastetzekoa ere. Hemen ardoa eta gazta dira janari nagusienak. Alde batetik, mahatsa dago landatuta kosta osoan, kilometroak eta kilometroak atsedenik gabe, beraz ardoa toki guztietan erosi daiteke, Eta bestetik,frantzia da gazta gehien egiten den herrialdea. Mota pila ederra dauzkate, eta supermerkatu batera joanda txundituta geratzen naiz. Gazta guztiak probatu ditut, eta denak gustoko ditut. Gazta aurpegia eta dena jartzen ari zait dagoeneko!!!!

Kosta berriz uste baino polittagoa da, Marsella arte “humedal” asko daude eta Plamenko arroxak, eta beste egazti mota asko  ikusten dira uretan janari bila.

Hala ere Marsellatik aurrera gauzak aldatu egiten dira, eta Cannes eta Niza-ra heltzea eraikuntzak besterik ez dira ikusten. Niretzat behintza frantziako lekurik itxusienetakoa. Ez nintzateke hor bizitzen jarriko ezta pisua oparituta ere!!!!!!

Baino okerrena heltzear zegoen, MONACO!!!!!

Abixatu ziguten, baino hala ere, iristean harrituta geratu ginen hain yate handiak eta kotxe garestiak ikusitakoan. Kotxeetaz ez det gehiegi ulurtzen, baino onak eta garestiak zirela iruditu zitzaidan. Bi “tubo de eskape”, bajuak, motor hotsa handia eta batzuei ateak goraka irekitzen zitzaien. Poliziek botatzen zizkiguten begiradak ez ziren baketsuak. Hori gure lekua ez zela esaten ziguten, eta lehen bait lehen handik alde egiteko. Ez ziguten bitan esan beharrik, segituan alde genuen atzera begiratu gabe, eta inolako enbidiarik somatu gabe.

Italian sartu berri gara, eta euria hasi zaigu. Beraz kanpin merke batean gaude geldirik bi egunez atsedena hartzen. Pizza pare ederrak dastatu ditugu, eta txirrindei lehendabiziko aldiz kateak aldatzeko eta punttun jartzeko aprobetxatu dugu.

Biharko atertzen duela dirudi eta abiatzeko intentzioa dugu.

Izan ondo.

 

 

2 comments on “Camporosso-tik, Italia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s