Galeria

Mantuva (Italia)

politta, ikusgarria, lasaia, energia berezia duen leku batera ekarri gaitu bizitzak, eta ia jende guztia txirrindan mugitzen den hiria. Baino hasi gaitezen hasieratik.

Uste bezala Asteazkena ateri zabaldu zuen eguna eta martxa egin genuen. Baino ustekabeko ederra topatu genuen. Herriak ez zirela bukatzen. Herri bat bukatu bezala beste bat hasten zen, eta horrela 150 km-tan. Ezin aurkitu trafikorik ez zegoen leku bat lasai egoteko, ezta leku bakarti bat gauean kanping denda jartzeko. Etxeak eta etxeak, jendea eta jendea, kotxeak eta kotxeak.

Alpe Maritimoak ia itsaertzeraino heltzen dira, eta ura eta mendien artean geratzen den lur zati ttiki horretan, errenkan etxeak eta etxeak. Ez genuen horrelakorik ikusi Malawi atzean utzi genuenetik, eta orain hemen, han bezala gertatu zaigu. Kanpin dendan jartzeko lekurik ezin aurkitu eta gauean pedalei erein eta erein aritu gera, azkenean nazkatutak edozein lekutan lo egitea erabaki dugun arte. Oraingo honetan hondartza aukeratu genuen. Ilargi beteak lagunduta, linternarik pixtu beharrik ez genuen izan eta horrela inoren begiradak ekiditu gitugu. Horrela bi egun izan dira, Alpe Maritimoak iparralderuntz zeharkatu ditugun arte, eta han beste mundu bat agertu zaigu.

Asteko negua berriz ere itzuli zaigu. Goian elur artean pasa genuen Milan – Sanremo klasika hospetxuan “Turchino” pasoa. Eta handik aurrera, nahiz eta alde hau lautada erraldoian izan, gauean termometroak zero azpitik markatzen ari dira. Dagoeneko ikasi dugu eta denda ekialderuntz jartzen saiatzen gera, lehen eguzki izpiak dendan jo eta gu zakutatik irteteko hainbesteko beldurrik ez edukitzeko. Dauzkagun arropa guztiak jantzi, gosaldu eta horrela txirrindan abiatzen gara. Zerua urdin-urdin dagoenez, eguna berotu hala tipula bat bagina bezala arropak pixkanaka kentzen hasten gara.

Gaur Couchsurfing-eko neska baten etxean gaude atseden hartzen, eta nola ez, berarekin hitzegin hostean gure planak pikutara joan dira. Kanal baten ondotik dijoan errepide ttiki batetaz hitzegin digu, kotxeak pasa ezin diren bide bat, eta Veneziara iritsi baino lehen dauden herri zoragarri batzuetaz. Kilometro dexente gehiago egingo ditugu, baino ezin dugu beste leku batera begira eta hori jakingo ez bagenuen papela egin eta gure planak jarraitu. Zaila egiten zaigu planak egitea, beti aputzen ari gara eta. Baino hau da nahi duguna, toki berriak eta polittak ezagutu, jende berezia eta jatorra topatu, eta bizitza bizi.  

By ¡¡Plantate!! Posted in Italia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s