Galeria

Ljubljana (Slovenia)

Beno, atera gera Europa zaharretik!!!!!!

Eta aldaketa ederra nabari dugu.

Hala ere hasieratik hasiko naiz, eta pixkanaka kontatu.

Mantova esan bezala ederra izan zen, gainera bi egunetako atsedenaldia hartu genuen eta prest geunden Ferrara-ra Po ibaia ondotik dijoan errepide ttikia hartzeko.

130km ziren eta bi egunetan egin genituen. Justu Italiako ibairik luzenaren ondotik txirrindarentzat bidea egin dute, eta hortik joatea inongo kotxe soinurik gabe, ezta trafikoaren ardurarik gabe, gozamena ederra izan zen.

Ferreran gure zai famili bat zegoen, eta famili kideak bezala hartu gintuzten. Tagliateliak eskuz egiten artista bat zen etxeko gizona eta ordu erdin gure aurrean egin, kozinatu eta segituan jan genituen benetako italiar janaria dastatuz. Arratsaldean hiri erditik buelta bat eman genuen txirrindan, ze Ferrara italiako txirrinden hiria izendatu dute, mundu guztia txirrindan mugitzen delako eta eta hortarako apropos egin dutelako.

Kriston eraikuntza polittak ikusiz Gelato (helatu ) goxo bat jan genuen, eta iluntzerako etxera.

Beste bi egunetan Venezian egon ginen. Politta eta berezia. Horrelako beste bat ez dago munduan, eta ikustekoa dela uste det. Sasoi bajuan gaudela, turistez beteta zegoen, eta jakina, bertako bizilagunak nazkatutak daude. Mundu guztiari komendatzen diot aukera izan ezkero hara ikustera joateko.

Eta nola ez, hain toki polittan, berezian, romantikoan, berriz maitemindu nintzen.

Atseden egunean Venezia ikusten aritu ginen, eta hankak lehertutak genituela atera ginen 30Euro kosta zaigun kanpinetik. Haieza batzutan alde besteetan kontra genuela egun horretan 100km egin eta Italia agurtzeko akanpatzeko leku ezin hobea aurkitu genuen.  Gainera egun honetan gure laguna den Angelekin pedaleatu genuen, Figuereseko tipoa, Chinara dijoana.

Eta orain bai, azkenean Slovenian!!!!!!!!!!!

Berriz ezta ostiyik ere ulertzen ez dugun herrialde bat. Ez dakigu eta Kaixo bere hizkuntzan esaten. Ezta eskerrik asko ere.

Sartu bezala jendearen itxura aldatu egin da, ez dira latinoak, itxuraz Europa iparraldeko jendearena hartzen diogu. Azala txuria, garaiak eta hizkuntza Rusoarenaren hantza hartzen diogu, baino esan bezala ez dugu tutik ere ulrtzen.

Gogoa geneukan horrelako herrialde batera berriz sartu eta ogia erostera joatea kriston abentura bihurtzen dena. baino dena ez zen ona izango, dendetan gazta desagartu egin da, eta ogia berriz itzuli. Lautadak bukatu dira, eta atzo 17 km-tako portu puska igo genuen izerdi ederrak botiaz. Baino eguzkia izkutatu bezala hotza segituan hasten da, eta kanpin denda montatu eta bertara azkar sartu behar dugu.

Etxe gehienak pixu batekoak dira, herrixka ttikiak eta zoragarriak alpeetakoak dirudite. Jendea askoz gehiago gerturatzen zaigu hitzegitera, eta askok inglesez badakite, behintzat gazteek. Ona etortzea eta Europa zaharra atzean uztea dena positiboa ikusten diot orain arte, aurrerago kontatuko dizuet.

Herrialdearen erdia pedaleatu dugu, ze oso ttikia baita. Zabalean 200 km dauzka, eta altueran ere berdintsu. Bihar Kapitalean atsedena hartu, tibeten ezagutu nuen neskari bixita egin eta berriz aurrera. Dauzkagun aukeren artean gehien gustoko duguna aukeratuko dugu.

Hala ere hori beste batean kontatuko dizuet.

Ondo izan.

Aitor

4 comments on “Ljubljana (Slovenia)

  1. kaixo Aitor eta Laura.Bidaia ona emantu du egiten arizaztela.Benetan,irakurri zuen komentarioak eta gero,ze nolako bizitza komplikatua dakagu.Horrela jarraitu sano,sanoak.Beste bat arte,eskumiñak oreretarra baten partez.
    ONDO IZAN

  2. kaixo Aitor eta laura, ia hurrengo astean hasiko dira oreretako jaiak,eta urte bat pasa ta gero,espero dut Laurak oroimena ona izatea hemengo jendearena. Espero dut zuen abentura ondo jarraitzea,bitartean pare bat poteak edo geihago artuku degu zuen osasunaz.Ondo izan eta urrengo arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s