Galeria

Bihac (Bosnia Herzegovina)

Zer esan….

Balkanak ez dira guk buruan geneukan bezelakoa. Beste mundu bat da, eta egia esateko mundu politta!!!!

Slovenian sartzeko gorriak eta bi ikusi genituen 17 km-tako aldapa edo puerto hura igotzeko. Hankak eta burua batez ere ohitu gabe genituen horrelako aldapa luzeak igotzen, eta nahiz eta lasai hartu, luze egin zitzaigun. Gainera justu iluntze aurretik goraino igo ginen eta eguzkia gorde hala termometroko merkurioa jeisten hasi zen abiada handian, eta kanpineko denda jartzen arropa guztia jantzita geneukala bukatu genuen.

Slovenia Europa bezalakoa da, bizitza maila altua dute, eta irakasle baten soldata 1.000 eurotakoa da. Jende hauentzat etxea oso garrantzitsua da, etxe handia eta politta edukitzea, eta lana egin ostean orduak eta orduk pasatzen dute baratza zaintzen, eta bertan dauzkaten loreei kontu egiten. Beraz familia bakarreko etxe politta horiek ikusten gozatu egiten gera pentsatuz egunen batean horrelako  batean bizitzea gustako genukeela.                                                                                                                                            Gainera herrialde osoa oso menditsua da, eta batez ere Iparraldean Austriarekin muga egiten duten mendiak, Alpe Julianoak. Eskiatzeko pistak dauzkate alde batean, eta hegoaldean 200 km-tara Adriatiko itsasoa dute oporrak pasatzeko. Benetan suitzako edozein lekutan gaudela pentsa genezake paraje hauek ikusita.

Duela 4 urte Tibeten ezagutu  nuen Marija-rekin geratu ginen Ljubjana-n eta handik iparraldean 20 km-tara duen etxera joan ginen.Kapitala jende gazteaz beteta dago, hiri unibertsitarioa delako. Dagoeneko bero pixka bat egiten hasi denez gazte guztiak manga motzean ageri dira terrazetan eserita kafeak eta edariak hartzen. Eta guretzako ederra dena, ia denek, inglesa ederki hitzegiten dute. 2 milloietako herrialdea denez, bere hizkuntzan literatura eta zine oso gutxi dutenez, dena inglesez ikasi ea ikusten dute telebistan.                                                                                                                                                                                                            Marija-ren etxean bi egun pasa genituen (bera bakarirk 3 urte egin zituen txirrindan Europa eta Asia barrena) behar genuen atsedena harzen, eta bere gurasoekin hemen izan zen gudaz eta bizitzaz hitzegiteko aukera aprobetxatu genuen.

Herrialde honek zortea eduki zuen, eta bi astetako guda eduki zuten bakarrik, eta gainera guda baino, mehatsua eduki zuten Yugoslabiako tankeak eta jerzitoa edozein herritako kaleetan azaldu zirelako. Baino referenduma egin eta biztanlegoaren %98-ak      independentziaren alde zegoenez, eta Europako herrialde inportanteakbere alde zutenez, ez zen guda ere hasi, eta bi astetan herrialde independientea bilakatu zen.

Hemen eta han galdetu ostean, gure planak aldatu eta Bosnia Herzegovinara joatea erabaki genuen. Bide luzeagoa, askoz menditsuagoa, baino jendeak esan zigunez askoz irekiagoak. Gainera Musulmanak dira, eta horrek puntu asko irabazi erazten die gure ikuspuntu aldetik.

Baino lehenago Croaziako zati ttiki bat zeharkatu behar genuen, eta non gure ustekabekoa mugan pasaportea eskatu eta selloa eta dena jarri zigutenean. Gainera galderak egiten hasi zitzaizkigun, non, nora, zergatik…. Pikutara bidaltzeko gogoa sartu zitzaidan, baino beraien esku gaudenez ezin ditugu haserretu erazi.

Eta honek dakarrena dirua aldatu egiten dela da. 7,5 Kuna – Euro bat da. Eta Bosnian 2KM – Euro bat da. Buruari ematen hasi gara berriz, kalkuluak denbora guztian ateratzen, eta konturatu gara duela asko ez ginela horrela aritzen eta burua pixka bat lokartuta dugula.

Croazia alde hau 50 urte atzera egin bagenu bezala da. Azoketan edozer gauza saltzen du jendeak diru pixka bat ateratzeko, jan ahal izateko eta etxe asko eta asko hutsak daude, guda hostean jende asko beste leku batera joan zelako bizitzera edo bertan bera hilda geratu zirelako.

Atzo Bihac-era heldu ginen Bosnia herzegovinan, eta hemen bai dena askoz merkeagoa dela.

LAister Sarajevo alderako bidea hartuko dugu gure zai dagoen errepide aldapatsu batetik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s