Galeria

Sarajevo (Bosnia Herzegobina)

Bosnian Velika kladusa-tik satu ginen, eta harritutak geratu ginen ikusi genuenakin.

Kroazia zeharkatzen 125 km pasa genituen, bizitza xumea eta etxe zaharrak besterik ez genituen ikusi. Etxe asko hutsak zeuden, gerra hasi zenean, krozaian bizi ziren bosniar asko etxea utzi eta ihes egin behar izan zuten. Berriz ere etxean duten edozer gauza hartu eta azokatan saltzen saiatzen diren jendea ikusi genuen, eta hori ekonomia gaizki dagoen seinale da. Esan ziguten arabera, Bosnia okerrago egon behar zuen.
Baino muga zeharkatu bezala kriston kotxe garestiak ikusten hasi ginen errepideetan, eta etxe handi eta asko eraikitzen ikusi genituen. Baino nala da posible???? galdetzen genion gure buruari erantzuna asmatu gabe.

Zortea eduki dugu eta bertako jendearekin hitzegiteko aujera eduki dugu eta gauzak ulertzen lagundu digute.
Hemen irakasle baten soldata 500 eurotakoa da, eta igeltxero edo tabernari batena 300 euro dira. Horiek argi dago ezin dutela audi, BMW, eta horrelako kotxeak erosi. Baino gerra garaian jende asko aberastu egin zen. Ez dira bakarrik sufrimenduak, badago jendea besteen sufrimendua aprobetsatuz aberastu egin zena, inongo eskrupulorik gabe. Eta horiek dira etxe handiak, lur zati handiak eta etxe galantak dituztenak ere. Hala ere badago beste jende mota bat, europara lanera joandakoa, eta han lana eginda hemen etxea eraikitzen ari dena, askoz merkeagoa delako herrialde hau.

Oso menditsua da Bosnia, eta Euskal Herriaren hantza handia hartzen diot. Dena basoa da, eta errepidea gora eta behera da denbora guztian. Gure hankak ez daude gustora egiten ari diren ariketagatik, baino gure espiritua oso kontent dago.
Jendeak beti du prest irribarre bat bere ahoan guretzako, eta zerbait behar ezkero laguntzeko ez dute arazorik. Aspaldi ahaztuta nuena entzun det berriz ere. Mezquitak egiten duten errezurako deia. Egunean 5 aldiz deitzen diote jendeari, eta nahiz eta lehenengoa goizeko 5-etn izan eta gu esnatu, beti atsegin handiz hartzen det. Une berezia da. Musulman herrialdeak gustoko ditut benetan. Jende hobeagoa dela sentitzen dudalako. Kristauak asko dute jende hauengandik ikasteko.

Sarajevora autopista betetik iritsi ginen duela 6 egun. Herrialde hauetan berriz ere nahiz eta autopistetan txirrindarekin ibiltzea debekatuta egon, sartu egiten gera eta polizia etortzen zaigunean tonto aurpegia jarri, ulertzen ez dugun papera egin eta arazorik gabe joaten gara.

Sarajevo ustekabe ederra izan da. Hiri politta, interesgarria, historia asko eta kultura askotako nahasketa duena. Kilometro karratu batean lau erlijiotako “templo”-ak daude. Sinagoga, eliza katolikoa, eliza protestantea eta mezquita, eta erlijio guztiak arazorik gabe bizi dira nahastuta. Hiri honi Europako Jerusalen deitzen diote. Egun bat bakarrik egotea pentsatu genuen, eta bi egon ginen, baino abiatu behar genuen egunean euria hasi eta gaur arte, 6 egun pasa dira. Hotza eta euria egiten ari du. Gaurko eguraldi aldaketa eman zuten, eguzkia aterako zela, eta gure oplana abiatzea zen, behingoz mendi tartetik alde egiteko, baino jeiki eta elurra ari zuen, bai elurra!!! Gu pasa behar dugun mendiak zuriak daude. Baino gustora gaude, hiri honek energia berezia duelako.

Atzo izan zen Serbiaren aurka gerra hasi zen egunaren 20. urte urrena. 11.541 hildako utzi zituen gudak hiri honetan eta jende asko negarrez ikusi genuen kalean. Oso zibilizatuak garela esaten digute, os modernoak, os formalak, oso…. baino oraindik gudak ari dira gertatzen. Hildakoak egunero, eta hori gertatzen uzten dugu. Guri gertatzen zaigun bitartean bost axola. Baino batek esaten zigun bezala, gerrak negozio borobila da batzuentzat, eta horregatik gertatzen dira. Okerrena, inongo responsabilidaderik ez duena pagatzen duela. Jende xumea da hil egiten dena eta sufritzen duena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s