Galeria

Serbia eta Bulgaria

Sarajevon egon ginen zai eta zai noiz eguraldi ona hasi, eta seigarren egunean, gogo betez ekin genion berriz ere pedaleei ereiten.  Km batzuk aurrezteko asfaltoa utzi eta pista bat hartu genuen. Jendeak esan zigun agian itxita egongo zela, zuela egun gutxi elurra botatzen aritu zuela eta agian itxita egongo zela.`Ederki pasako genuela pentsatuz hantxe sartu ginen, gainera bagenekien bakarrik 20 km izango zirela, beraz nahiz eta asko konplikatu ez ziren ordu asko izango.

Baino ustekabe ederra hartu genuen, elurra pila ederra zegoen. 20 km-tan 20 tunel pasa behar izan genituen (Leitzaran bailararen hantza handia zeukan) eta une askotan elurra zela eta txirrindatik jeitsi eta bultzaka aritu ginen. Hala ere iluntzerako handik atera eta berriz ere asfaltoa hartuta egan egin genuen. Bosnia eta Sarajevo hiri zoragarria atzean uzteko modu ezin hobea izan zen.

Bosnian kontatu zigutenarekin, pereza pixka bat geneukan Serbian sartzeko. Gendea ez zela oso lagunkorra izango pentsatuz muga pasa genuen, baino lehendabiziko momentutik bukaeraraino, orain arte Europan aurkitu dugun jenderik jatorrena topatu dugu. Hemen kristau Ortodoxoak dira eta aste santua gurea baino aste bete geroago hospatzen dute. Arraultz egosia jateko ohitura dago hemen, eta topatzen genuen bakoitzak arraultz pare bat ematen zigun jateko. Oso polittak jartzen dituzte ze kanpokaldetik margotzen dituzte, eta azala kentzea pena eta guzti ematen du. Ez dakit zenbat denbora generaman arraultzik jan gabe,baino azken egun hauetan bi urtetarako aina jan ditugu. Azkenean hainbeste arraultz pilatu zitzaizkigun alforjetan ze txakurrei ematen hasi ginen.

Eliza ortodoxetanlo egitea oso erraza da. Dende jarri genezakeen galdetuta, ezetz esanten ziguten,  eliza ondoan daukaten etxean  hobeto egongo ginela esan eta ohe bikainetan lo egiten aritu gara.

Serbiatik atera garen arte egunero jende jatorra topatu degu, eta jatorrena, Nish-era gurekin etorri zen tipoa. Guri bidea erakusteko gurekin 55 km etorri zen txirrindan, eta ia ilundututa eta euripean iritsi ginenean etxera itzultzen zela esan zigun  beste 85 km egin behar zituela. Beraz 140 km egin zituen guri lagundu arren.

Eta Bulgaria ere pasa dugu. Azkar pasa nahi genuen eta hala egin dugu. Lehen bait lehen Turquiara sartu nahi genuen, herrialde honetan denbora lasai pasa nahi dugulako, eta ia egunero 100 egiten aritu garenez, dagoeneko pasa dugu.

Hemen jendea askoz seriogoa da. Ia ez gaituzte kasorik egiten, eta Frantzian egongo ginen bezain hotza sentitu dugu herrialde hau. Gainera polizi txoru batekin nere istiluak eduki nituen. Munduko erregea izango balitz bezala etorri zitzaigun autopistatik ezin ginela ibili esatera, eta hitzegiten  ere ez zidan utzi. Berak nere gauzak ez zaizkiola interesatzen eta isiltzeko.                           Nire onetatik atera ninduen, eta ia txirrindakin gainetik pasa nuen. Azkenean bata besteari desafio begirada bota eta bakoitzak bere aldetik joan ginen. Laurarekin hitzeginda daukagu ez dugula istiluetan sartu behar, eta gero ere gogoratu erazi zidan, baino… une hartan denak ahaztu nituen.

Bulgarian pasa zaigun gauzarik onena Udaberria iritsi dela da. Egun batetik bestera, Sofiatik atera eta 100 km egin genituenean, dexente jeitsi eta soro eta zuhaitz guztiak lorez betetak topatu genituen. Behingoz galtza eta manga motzetan pedaleatzen hasteko aukera eduki dugu, gauen akampatu, lasai kanpoan egon eta aspertzean zakuan sartu eta lo lasai egin. Goizean sugurra zakutik ateratzeko beldurrik gabe esnatu. Hau da bizitza hau!!!!!!!

Eta hoberena euriak bukatu direla da. Hasiera batean ez liguke berriz euririk egin behar datorren 3 hilabetetan, ze Serbian txirrindan joan beharren ia hontzi bat erosi genuen ur gaineik joateko.

Ondo izan.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s