Galeria

Nevshehir (Capadoccia), Turkia.

Illeapaindegian sartzen naiz eta ilea eta bizarra 2 zenbakira moztutzeko esaten diet.

Bata besteari begira geratzen dira, atzerritar kaiku honek zer esaten ari den pentsatuz, eta frantsesez hitzegiten dudan galdetzen didate.

Pixka bat baietz esaten diet eta Belgikan lanean aritutako bat ekartzen dute (nere frantsesa baino okerragoa zen berea)

Eta berriz esaten diot 2 zenbakira moztutzeko.

Dagoeneko herri osoa dago ileapaindegian sartuta neri begira.

İlea moztu behar didana, makinilla hartzen du eta beldur handiz, (oraindik ez dago ziur ondo ulertu izanaz) pixkanaka oso pixkanaka hasten zait moztutzen nik

irrifarre bat botatzen diodan arte.

Herri osoa dago barruan, eta LAura neri argazkiak aterzen hasten da. Horiek dira algarak!!!!!

Bukatzen duenan pagatzera nijoa eta pagatuta dagola esaten dit, frantsesez hitzegiten zuena zan da, eta gainera balkaltzera konbidatzen gaitu

Ezin dugu ezetz esan.

Bazkaria atera zai gaudela mezkitatik kantari hasten dira errezatzera joateko. Haltxa, pagatu eta bakarrik uzen gaitu.

Ez dugu berriz ikusi.

 

Kaixo denei,

Denbora asko pasa da Turkian sartu ginenetik, eta gozada bat dela esan dezakegu.

Musulmanak dira bai, baino lasaiak. Kale berean ikusi daitezke beltzez jantzita eta aurpegia ikusten ez zaion emakume bat eta mini gona daraman beste bat,

eta ez da ezer gertatzen, beraz guretzako askoz lasaiago egotea esan nahi du.

Estambulera sartzea oso arriskutsua izan zan, arzenik gabeko 3 karriletako autopistatik joan behar izan genuen, kotxeak abiadura handian ondo ondotik pasatzen zirela,

eta bapatean beste hiru karrileko errepide bat gurutzatu behar genuela konturatzen ginen. Hiri handi honetan satzea 30 km izan ziren, gorputza osoa tensioan zegoelarik.

Baino dena bezala hori ere pasa zen eta atsedena hartu ahal izan genuen.

Gure plana Estambulen 5 egun lasai pasatzea zen, baino bi pasa hostean, konturatu ginen nahikoa zela.

Bai, polita da, handia era bai, eta exotikoa. Baino ez ditugu hiri handiak atsegin. Gainera jendea oso ohituta dago turistak ikusteaz, eta horrek ere atsegin ez ditugun ondarioak dakartza.

Beraz hiru egun pasa eta alde egin genuen. Baino oraingo honetan Ferryan atera ginen. Ez genuen berriz ere beste 30 km kotxe arteaan pasa nahi.

Gure planak nahiko azkar joatea zen, baino turkian ezin da. Jende honen hospitalidadea zoragarria da, eta te batera konbidatzen hasten dira eta azkenik bere etxean

lotan geratzen zara.

Gainera hemen segurtasuna da honena. Inori ez zaio okurritu ere egiten lapurtzea. Beraz txirrindak edozein tokitan utzita lasai geratzen gera gure gauzak

egin ahal izateko.

Atzo iritsi ginen Capadocciara eta hemen egun pare bat etseden hartu hostean berriz abiatuko gara toki hontako bazter guztiak ikustera.

Aitor.

 

By ¡¡Plantate!! Posted in Turkia

2 comments on “Nevshehir (Capadoccia), Turkia.

  1. Hola Aitor y Laura, soy Iñaki y me parece muy bien vuestro viaje. Habéis heho bastante en muy poco tiempo, porque vais 6 meses y ya estais en Turkia y habéis pasado muchos pueblos.

    ¡¡¡¡¡¡Adios y suerte!!!!!!!!

  2. Hemen Sorabillan inbidia ederra pasatzen ari gara zuen bizikleta-bizi-poz horrekin.
    Segi herriz herri, eta auzoz auzo disfrutatzen.
    Zorte on, eta On egin!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s