Galeria

Capadoccian 4 egun ibili ginen batera eta bestera, eta lilutatuak utzi gintuen. Edonork bizitzan ikusi beharreko leku berezi horietako bat dela sinisten dugu.

Pena handiz atzean utzi eta Kayserira joa nginen, bertan tipo bat zai genuen bere etxean txirrinda uzteko aukera ematen ziguna, eta horrela Trabzonera joan ginen Iraneko visadoa ateratzeko asmoz.
Bildur pixka bat bagenuen, bagenekielako zaila zela, eta Visado hau atera ezean Tajikistanen Pamir Highway sasoi onean pedaleatzeko aukera galduko genuela. Baino bizitza gurekin ona izan zen, eta hiru ordutan ez dakit zer baino poziago geunden gure pasaportean selloa bero beroa genuekalarik.

Kurdistan eagutzea hautatu dugu, eta hortarako Siria eta Turkiaren arteko mugaraino jeistsi behar izan dugu, mendikate ederra gurutzatuz.

7 egun izan dira gora eta behera, 2500 metrotako pausoak zeharkatuz, asfaltu gabeko bideak pedaleatuz, eta izerdia ederrak bota eta noiz behinka ederki sufritu eta gero, ailegatzen ginen tokiak ikusita, pasa deguna eta gehiago pena merezi izan duela ikusi dugu . 7 egun atsedenik hartu gabe, eta 7 egun dutxatzea zer den jakin gabe.

300 metrotara jeitsi gera hilabete osoa 1500 metrotan dagoen lautada egon eta gero, eta horrek aldaketak ekarri dizkigu.

Sainlurfan gaude orintxe bertan. Benetako hiri Kurdoa. Bertan Iran, Irak, Siria, Libano eta Turkiatik etorritako jendea bizi da, eta denok Kurdoa hitzegiten dute.

Giza printzipiotan oinarritzen da beraien bizitza eta horiek Hospitalidadea eta elkarren arteko errespetoa da.

3 egun daramatzagu hemen eta herrialde honek maitemindu egin nau. Denbora gutxian esperientzia ezin hobeak eta txundigarriak bizitu ditugu, eta pena handiz gure herrialdean printzipio hauek aspaldi galduak ditugula konturatu egin nahiz. Herri xume hauetatik gauzak asko ikasteko dugula gogoratu erazi didate.

3 egun atseden hartzen geratzea erabaki dugu aldaketa handia izan delako. Egun batetik bestera temperatura izugarri igo da, eta hori gorputzak ederki nabaritu egin du.

Labe hontara jeitsi ginen egunean 40 grado egiten zituen eguerdian. Belar guztia, oraindik zutik geratzen dena gorri-gorria dago eguzkiak erreta.

Gorputza ez genuen prest hain aldaketa handirako, eta burua ezta ere.

Goizeko 8:00-tan ezin da eguzkitan egon, eta eguerdian ez da inor mugitzen. Gure ohiturak aldatu behar ditugu, eta Namibiako basamortua zeharkatu genuenean bezela jokatu behar dugu. Ilunpean jeiki eta lehendabiziko argikin txirrindan hasi goizeko 10:00-ak edo 11:00-ak arte. Eguerdian atseden luzea egiten dugularik, gero beroa jeistean berriz txirrindan igo eta ilundu arte ereiteko.

Iran alderuntz goaz, baino lehen P.K.K. talde armatua hain aktiboa den lurraldeak zeharkatu behar ditugu. Ez dago turismorik, ez dago atzerritarrik. Zonalde hau atzerritarrentzat itxia egon da denbora askoz, eta orain hemen gaudela ezin dugu aukera hau pasatzen utzi. Benetako herri Kurdoak, beraien ohiturekin. Beraien azoketan Txinan egiten diren gauzak oraindik saltzen ez direnak.

Polizi kontrol asko espero ditugu, eta Kurdo batek esan digun bezala: ” Ez dezute P.K.K-ko jendeari bildurrik eduki behar, Kurdoei atzerritarrak gustatzen zaizkigu. Turkiar militarrei eta poliziei eduki behar diezue beldur, askotan gauza txarrak pasatzea komeni zaie eta, Kurdoek egin dutela esanez, egiten dutena justifikatuta egoteko.

Benetak sinisten dugu ederki pasako dugula eta kriston esperientziak edukiko ditugula.

Inshallah!!!!!!

Advertisements
By ¡¡Plantate!! Posted in Turkia

One comment on “

  1. Orain bai zuen saltsan ikusten zaizuela.
    Orain arte kontatutakoa ia ezaguna genun, hemendik aurrera ez ordea, beraz, argazki eta kontakizun ugari!!!!!!
    Ondo izan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s