Galeria

Van-etik (Kurdistan)

Van hain urruti ikusten genuen ze, ez genuen hona iristeaz pentsatu ere egiten.

2500km baino gehieago izan dira Turkian, eta horietatik erdiak gutxi gora behera Kurdistanen. Eskubideak zapaldutak dauzkan herria. Beste bat.

Duela 4 edo 5 urte arte, “Kurdistan” hitza esateagatik kartzela sartzen zuten edonor, beraz imaginatzekoa da hizkutza hitzegitea edo ikastetxetan ikastea debekatuta zegoela. Orain Erdogan presidenteak soka pixka bat lasaitzen ari dela dirudi, eta gauzak nahiz eta oso mantxo, hobetzen ari direla. Jendea baikor dago, baino hori denborak esango du.

Kurdistan politta izan da, baino erreza gertatu zaigula ezin esan dezakegu. Bero handia egin digu, batez ere hegoaldean, behe lurraldetan, non egunaren erdialdean termometroa 40 gradutik gora igotzen zen, eta gauean  leku batzuetan 25 gradutatik ez zen jeisten.

Nahiz eta ahal genuen goizen martxan jarri, hau da, argitzerako martxan jarri, eguzkia atera eta segituan hasten ginen izerditan, eta horrela egun osoa. Geratu eta izerditan, siesta botatzen izerditan, baita puzkarra botatzen ere izerditan hasten ginen. Eta nik hori  gaizki daramat.  Egun osoa izerditan blai egotea, eta batez ere lotan nagoela oso gaizki daramat, baino hau da jakiteko Iran-en zer espero dugun.

Baino beroa bakarrik ez da izan, ia denbora guztian gora eta behera izan da. Egun batzuetan ez dugu ezta kilometro bat bera ere laua eduki, eta nahiz eta aldapak motxak izan, eguna lehertuta bukatzen genuen.

Eskerrak jendea oso jatorra den, eta beraien kulturan hospitalidadea oso present dagoen. Ezin dute atzerritar bat ikusi eta laguntza eskeini gabe alde egin. Eta laguntza eskeintzean beraien eskuetan dagoen guztia egitea da laguntzeko. Anai arrebak izango bagina bezala tratatzen gaituzte, eta hori ezin da hitzekin bakarrik eskertu. Gainera Kurdoaz hitz batzuk egiten genituela ikusten zutenean oso oso pozik jartzen ziren.

Jende asko pasa dugu egunero, eta leku batzuetan  beraiekin 3 ordu pasata, hain ondo eta gustora sentitzen ginen ze agurtzerakoan malkoei ezin nien ia ehutsi, eta hau ez da exagerazioa. Benetan egia da.

Baino eskerrak bizitzari, Van lakua gure bidean zegoen, eta nahiz eta egun batean dexente km igo behar izan, 1750 metrotara dagoen  lakura igo eta berriz ere haizearen freskotasuna disfrutatzeko aukera eduki dugu. Egun freskoak eta gau hotzak izan dira.

Tatvan izeneko herrialde batean bi egunetako atsedena hartzea erabaki genuen, eta Laura hilekoarekin zegoela aprobetxatuta ni bakarrik 3000 metrotako “Nemrut” sumendira igo nintzen. Han gaua pasa eta hurrengo egunean buelta. Lagunkin Pirineosetara egiten genituen irtenaldiak etorri zitzaizkidan burura. Harri batzukin pareta bat eraiki eta bertan lo zakuan sartuta nengoela eguzkia nola sartzen zer ikuskisunaz disfrutatzen aritu nintzan. Lagunak falta nituen, baino ondo egon zen.                                         Han goian dagoen lakua ere ikusgarria da, eta dena batera ezin politagoa izan zen irtenaldia suertatu zitzaidan.

Van lakuan inguruan pasa ditugun hiru egunak oso politta izan dira. Mendi polittak, Eukal herria baino berdeagoak iruditzen zitzaizkidan, eta hori bai zaila dela, baino ikuspegia denbora guztian bikaina izan da. Van-era iritsi eta orain bai, hemen lasai egonda, Iranera pasatzeko prest gaude.

Van-era iristean ordea dena aldatu egin da. Duela urtebete jasatako lurrikara galantak dena txikitu eta jende asko eta asko hil egin zen. Beste asko etxerik gabe geratu eta orain hiriaren kanpokaldean  kontainer etxeez betetako kanpoak ikusi daitezke. 6 metro karratutan bizi den jende pila, eta inogo itxaropenik gabe, ze kurdoak izanik, gobernuak lasai hartzen ditu laguntzeko lanak.

Baino nola ez, muga egiten duen hiria izanik, dendak non nahi daude. Edozer gauza saltzen dutenak, baino batez ere elektronika et urrea. Zorionez guri interesatzen zaigun ezer ez, eta horrela diru gutxiago gastatzeko aukera dugu.

Turkia eta Kurdistan, ez dakit zenbat herrialde pasa eta gero, txirrindan ibiltzeko aproposenetakoak direla esan dezaket. Jendea oso jatorra, oso seguruak inork ez zaitulako ezer lapurtuko, eta lo egiteko gairaian denda jartzeko txoko bat aurkitzeko edonork lagunduko zaitulako. Benetan oso errexa eta aberatsgarria izan da lurralde hauetan egotea.

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s